Milaka pertsona elkartu dira Amurrion, Araba Euskaraz jaiaz gozatzeko
"Taupadak berpiztu!" lelopean, Aresketa Ikastolak antolatu du musikaz, kulturaz eta adin guztientzako jarduerez beteriko jai jendetsua. Eguzkia eta beroa ere protagonista izan dira Arabako ikastolen festan.
"Taupadak berpiztu!" lelopean, milaka pertsona bildu dira gaur, igandea, Amurrion, Aresketa Ikastolak antolatutako 2026ko Araba Euskaraz jaian parte hartzeko asmoz. Euskara eta Arabako ikastolen lana nabarmendu dituzte gaurko hitzorduan.
Jende andana joan da bertara goizeko lehen ordutik, musikaz, kulturaz eta adin guztientzako jarduerez beteriko jaiaz gozatzeko. Azken lau urteetan, Olarizun antolatu dute Araba Euskaraz, Gasteizen. Aiaraldera bueltatu da aurten, bertan ere euskarari bultzada emateko.
Irekiera ekitaldian, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak, Josu Barrenengoa Aresketa Ikastolako presidenteak eta Unai Mendizabal Araba Euskarazeko presidenteak parte hartu dute.
Bere hitzaldian, Pedrosak euskal gizartea kohesionatzen duten loturak sendotzearen garrantzia defendatu du, baita komunitate indartsu bat eraikitzen jarraitzearen garrantzia ere, gero eta handiagoa den aldaketa sozialaren eta aniztasunaren testuinguruan. “Gure erronka etorkizunera begiratzea eta komunitate indartsu eta kohesionatua izaten jarraitzea da”, adierazi du.
Halaber, sailburuak adierazi du euskara Euskadiren indarguneetako bat dela etorkizuna eraikitzeko: “Euskara garena da, eta baita izan nahi duguna ere”. Ikasleengan eta egunero ikastetxeetan egiten den lanean ere jarri du arreta Pedrosak. “Datozen hamarkadetako Euskadi gure ikasgeletan ari da hazten”, nabarmendu du.
“Gizarteek aurrera egiten dute pertsona desberdinak, esperientzia desberdinak eta munduari begiratzeko modu berriak bereganatzeko gai direnean”, esan du, gizarte irekia, kohesionatua eta aniztasunetik komunitatea eraikitzen jarraitzeko gai dena aldarrikatuz.
Bestalde, Unai Mendizabal Araba Euskarazeko presidenteak esan du ikastola horiek sortu zirenetik aurrerapauso handia eman dela herritarrak euskalduntzeko bidean, baina erantsi duenez, "erabileraren atzerakadaren eta euskararen aurkako erasoen aurrean erantzun bateratua emateko garaia da".
Bero egin du, eta 30 gradutik gora ibili da termometroa egun osoan. Hori dela eta, ezohiko irudia ikusi ahal izan da, adibidez, kontzertuetan: eguzkitan egon ezinik, itzaletatik sakabanatuta egon da jendea.
Bertaratuak merezi izan duela esan dute, dena dela.
Datorren urtean Argantzun ikastolak antolatuko du Araba Euskaraz jaia.
Zure interesekoa izan daiteke
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.