Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Bilborako bidean sortu dira pilaketak. Argazkia: @trafikoaEJGV
Udako irteera-operazioak auto-ilara handiak eragin ditu larunbat goizean Euskadiko errepide-sareko hainbat puntutan, baina une honetan zirkulazioa arina da eta ez dago aparteko gorabeherarik.
Arazo nagusia, beste behin ere, AP-8ko Biriatuko mugan izan da. Frantziatik etorritako ibilgailu ugarien ondorioz, zortzi kilometro arteko auto-ilarak sortu dira Bilborako noranzkoan.
Goizean zehar, gainera, ohiko beste puntu batzuetan ere izan dira atzerapenak AP-8an, besteak beste, Zarauzko ordainlekuan, baita Hernanin eta Itziarren ere. Araban, berriz, A-1ean ere auto-ilarak izan dira Gasteiz parean, Madrilgo noranzkoan.
Hala ere, auto-ilara horiek guztiak desagertu dira dagoeneko, eta Trafiko Zuzendaritzaren arabera, normaltasunez zirkulatzen da une honetan Euskadiko errepide-sare osoan, abuztuko lehen asteburuak eragindako ibilgailu kopuru handia gorabehera.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak