Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Bi pertsona zauritu dira ostiral arratsaldean Saratsan (Nafarroa) izandako trafiko-istripu batean. 55 urteko gizon bat eta 52 urteko emakume bat zihoazen aurrez aurre eta alboz talka egin duten bi ibilgailuetan.
Istripua 18:00ak aldera jazo da , N-240-A errepideko 10,9 kilometroan. Kolpearen ondorioz, gizonak gerrialdeko min arina izan du eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute anbulantzian.
Emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da. Hura ere anbulantzian eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Gidari bat zauritu da Martzillako bide-irteera batean
Ordu batzuk lehenago, 12:15 aldera, beste trafiko-istripu bat izan da Martzillan. NA-6630 errepideko 6,7 kilometroan, ibilgailu bat bidetik atera da eta, ondoren, irauli egin da.
Autoan zihoan 41 urteko emakumeak traumatismoa izan du lepauztaian eta sorbaldan, pronostiko erreserbatuarekin. Bertan artatu ondoren, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute anbulantzian.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik