Albiste izango dira: Udako irteera operazioa, migrazio krisia Ceutan eta La Oreja de Van Gogh Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ibilgailuen joan-etorri handia espero da asteburu honetan Euskal Herriko errepideetan. Artxiboko argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko uztailaren 31n, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Udako irteera operazioa: Uztaileko azken eguna oporren hasiera da askorentzat, eta, hori dela eta, Euskal Herriko errepideetan joan-etorri handiko eguna izatea espero da. Europatik Portugalera eta Afrika iparraldera doan nazioarteko trafikoa ere handia izatea aurreikusten da.
-Migrazio krisia Ceutan: Espainiako Gobernuak baztertu egin du larrialdi egoera ezartzeko aukera, baina militarrak bidali ditu Ceutara. Halaber, itxi egin du Marokoren eta Melillaren arteko muga, azken orduetan milaka lagunek muga zeharkatu eta gero.
- La Oreja de Van Gogh Donostian: La Oreja de Van Gogh taldea Amaia Montero jatorrizko abeslaria atzera taldean dela itzuliko da Donostiara. "Tantas cosas que contar" biraren barruan, bi kontzertu eskainiko ditu gaur-biharretan Ilunben.