FRANTZIAKO SUTEAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

A63 autobidea ireki dute berriro, Girondako sutea egonkortzea lortu ondoren

Girondako sutea egonkortu izanak ahalbidetuko du Euskal Herria eta Bordele lotzen dituen A63 autobidea zabaltzea. Hala ere, SNCF tren konpainiaren abiadura handiko trenen trafikoak etenda jarraitzen du Hendaia eta Bordele artean. 

burdeos-gironda-bomberos
Girondako sutean lanean ari diren itzaltze-ekipoak. Argazkia: EFE

A63 autobidea 14:00etan zabalduko dute berriro Baionan, Bordelerantz joateko, Girondako prefeturak (Frantzia) ostegun honetan jakinarazi duenez. Euskal Herria eta Bordele lotzen dituen autobidea itxita egon da pasa den asteburutik, Girondako sutearengatik. Hain zuzen ere, azken orduetan sutea egonkortu dute eta horrek ahalbidetuko du ibilgailuen joan-etorria berriz ezartzea. 

Hala ere, Bordeletik hegoalderako trenen trafikoak etenda jarraitzen du. Abiadura handiko trenak geldirik daude eta ez dago zerbitzurik, esate baterako, Hendaiara, Arcachonera eta Tarbera joateko. 

Girondako sutea "egonkortu egin da"

Girondan gutxienez 42.000 hektarea kiskali dituen suteak egonkortuta jarraitzen duela eta gaua "nahiko lasaia" izan dela nabarmendu du Girondako prefeturak, sare sozialetan zabaldu duen mezuan. 

Sutea perimetratzen eta oraindik aktibo dauden sei fokuak itzali nahian ari dira suhiltzaileak, bereziki, Grand Crohot-Le Porge inguruan eta Lacanau lakuaren hegoaldean. 

Eguraldia lagun, suteen aurkako borrokan aurrera egitea espero dute agintariek. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X