SUTEAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

A63 errepidea itxi dute Baionan, Bordelerako noranzkoan, Gironda eta Landetako suteengatik

Sophie Broca Girondako prefetak bertara ez joateko eskatu die turistei. Gainera, iragarri du ez duela baimenduko "ebakuatuak itzultzea, ezta inguruko lan-jarduera garatzea ere", gutxienez astelehenenera arte.

Llamas descontroladas en el departamento de Gironda



REMITIDA / HANDOUT por SERVICIO DE BOMBEROS DE LA PREFECTURA DE GIRONDA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

26/7/2026

Sugarrak, Girondako sutean. Argazkia: EuropaPress

Euskal Herria eta Bordele lotzen dituen A63 autobidea itxi egin dute, Baiona parean, 19:00etan. Zehazki, 6. irteera itxi dute, A63 eta A64 errepideek bat egiten duten tokian. Aurrez, 17. irteeraren (Liposthey) eta 24. irteeraren (Cestas) artean itxita zegoen, hego-iparralderako noranzkoan, eta, kontrakoan, Bordeleko ingurabidearen eta 23. irteeraren (Marcheprime) artean, ere bai.

Bordeleko hegoaldeko trenen trafikoa ere etenda dago. Abiadura handiko trenak geldirik daude, esate baterako, Hendaian, norabide horretan, eta ez dago jakiterik noiz ezarriko duten zerbitzua.

Sophie Broca Girondako prefetak ohartarazi du egoera "oso larria" dela, eta iragarri du ez duela baimenduko "ebakuatuak itzultzea, ezta inguruko lan jarduera garatzea ere, gutxienez astelehenera arte, sutea kontrolpean egon arte", "salbuespenezko egoerek salbuespenezko neurriak dakartzate".

Era berean, turistei dei egin die ingurune horretara joan ez daitezen, egoera normalizatu arte.

Izan ere, "asteartetik aurrera, zoritxarrez, tenperaturak gora egingo du berriro, eta minimo oso altuetara itzuliko gara, 38 eta 40 gradura", adierazi du prefetak. "Faktore horrek fenomenoa larriagotu dezake", ohartarazi du.

Guztira, 240 etxebizitza suntsitu ditu suak orain arte Girondan, prefeturaren arabera. Orain arte biktima zibilik ez badago ere, 75 suhiltzaile zauritu dira, eta horietako 10 ebakuatu egin dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X