Poliziak larunbateko harrapaketaren ustezko egilea hil du, tiroz, Berlinetik gertu
Abdul Ballout 21 urteko gizonari urtebete eta hamar hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten maiatzean, Sirian Estatu Islamikoarekin bat egiten saiatzeagatik.
Protesta Berlinen, susmagarriaren argazkia ondoan dela. Argazkia: EFE
Atzo, larunbata, LGTBI Harrotasunaren Egunaren ospakizun baten kontra autoz egindako harrapaketaren ustezko egilea hil dute Spandau herrian, Alemaniako hiriburuaren kanpoaldean, hainbat hedabidek igande honetan jakitera eman dutenez.
Bild egunkariaren arabera, Poliziaren indar bereziek Berlingo kanpoaldeko udalerri horretako lorategi bat inguratu dute, eta tiroketa izan dute iheslariarekin. Azkenean, hil egin dute.
"Eskerrak eman nahi dizkiet segurtasun indarrei erasotzailea hain azkar aurkitzeagatik. Lorpen izugarria da", adierazi dio Bildi Iris Spranger Berlingo Barne arduradunak.
Ikerketako iturriak aipatzen dituen Focus hedabide digitalak eta eskualdeko RBB kateak ere atentatuaren egilea poliziaren tiroen ondorioz hil dela zabaldu dute.
Larunbat gauean ustez harrapaketa egin zuenetik ihes eginda zegoen gizona, 21 urteko Abdul Ballout. Poliziak ez zuen aurkitu Berlin erdialdean familiarekin bizi zen etxebizitzan, ezta aztertu zituzten beste leku batzuetan ere.
Fiskaltzak jakinarazi duenez, Balloutek aurrekariak zituen lesioengatik eta lapurretagatik, eta aurtengo maiatzean urtebete eta hamar hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten, Sirian Estatu Islamikoarekin bat egiten saiatzeagatik.
Aske utzi zuten, baldintzapean, Justiziak fiskaltzaren errekurtsoa ebazten zuen bitartean, zigor luzeagoa eskatzen baitzuen. Epe horretan deserradikalizazio programa batean parte hartzen ari zen.
Oraindik ez da baztertu Balloutek konplizerik eduki izana, eta Poliziak bere inguruko hainbat pertsona atxilotu ditu, galdekatzeko. Ez da jakitera eman, dena dela, zerikusirik duten ala ez.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.
Trumpek 5.000 dolar agindu dizkie estatubatuarrei bere alderdiak azaroko hauteskundeak irabazten baditu
Donald Trumpek heldu bakoitzeko 5.000 dolarreko "dibidendua" agindu du, errepublikanoek azaroaren 3ko hauteskundeak irabazten badituzte eta Kongresuaren kontrolari eusten badiote.