Baso-suteak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

110.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte Arcachongo sutearen ondorioz

Agintariek ohartarazi dutenez, sua kontroletik kanpo dago Arcachongo badian, eta "2022koak baino baldintza okerragoak" ditu. Eskualde horrek bere historiako sute suntsigarriena izan zuen urte hartan. Biscarrossen, beste sute batek 2.600 hektarea erre ditu, eta, hori dela eta, 31.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte.

Iragarkia
23 July 2026, France, Le Porge: Residents look at the sky illuminated by a wildfire in Le Porge, southwestern France. A fast-moving wildfire has burned 900 hectares north of Arcachon Bay, forcing the evacuation of more than 4,000 residents and tourists. Photo: Romain Perrocheau/AFP/dpa



23/7/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN
18:00 - 20:00
Argazkia: Europa Press

Frantzian bi sute handiren aurka ari dira lanean gaur Landetan eta Arcachongo badian. Sophie Brocas Akitania Berriko eta Girondako prefetak (Gobernuaren ordezkaria departamenduan) esan du "udako ogroak" direla, eta bigarrena, gainera, "XXL" neurrikoa eta "aurreikusi ezina" dela ohartarazi du.

Bi horiek ere zenbatuta, guztira 30 bat su daude piztuta Frantziako lurralde osoan.

"XXL" sutea Arcachonen

Brocasen esanetan, Arcachongo sutea kontrolatu ezinik jarraitzen dute; gainera, lehorte larria dute inguru horretan, eta sua itzaltzeko lanak zaildu ditzaketen haize bortitzak espero dituzte datozen orduotan.

Dagoeneko 110.000 pertsona ebakuatu dituzte modu prebentiboan inguruetan, Laurent Nuñez Frantziako Barne ministroak jakinarazi duenez, Ferret penintsula osoa barne, goizaldean suteak suhiltzaileek duela bi egun ezarri zuten defentsa-lerroa gainditu ondoren.

Nuñezen hitzetan, baso-sute hori denboraldiko handiena da, eta Gironda departamenduko Akitania Berria eskualdeko Saumos, Le Porge eta Lege-Cap-Ferret herriei eragin die. Sute horrek 14.000 hektarea baso, 53 etxebizitza eta kanpin bat suntsitu ditu. Kanpin ugari daude udalerri horietan, eta denboraldi turistiko bete-betean izan dira suteak.

TF1 telebista-katean egindako elkarrizketa batean, Nuñezek esan du Bordeleko aireportua itxita dagoela, eta agintariek hiri horretako metropoli-eremuan, Gironda departamenduko hiriburuan, ebakuazioak agindu beharko dituztela.

"Sute aldakorra da, bere burua elikatzen du eta norabidea aldatzen du; ekialderantz doa, eta Bordeleko metropoli-eremuaren norabidea hartu du", azaldu du ministroak.

Horregatik, laguntza gehiago bidaltzeko eskatu dio Sebastien Lecornu lehen ministroari, baliabide militarrak barne.

Agintarien arabera, suhiltzaileek 2.000 etxebizitza inguru salbatu dituzte bart, eta orain arte ez da inor hil.

Hala ere, 42 suhiltzaile zauritu dira jada, eta 9 ospitalera eraman behar izan dituzte, artatzera.

Marc Vermeulen Girondako Suhiltzaileen eta Erreskate Saileko Zerbitzuko zuzendariak agerraldi berean adierazi duenez, suteak "2022koak baino baldintza okerragoak" ditu. Eskualdeak bere historiako sute handienak jasan zituen urte hartan.

Gelditzen ez den sua

Guztira, Landetako Biscarrossen 2.600 hektarea erre dira, eta suak kalte handiak eragin ditu 105 etxebizitzatan eta eraikinetan.

Sugarrak aurrera egiten ari dira etengabe, eta "erabat funtsezkoa" izan da 18.000 pertsona ebakuatzea herrigunetik, eta 5.000 inguru Parentis-en-Born herritik gertu dagoen kanpin batetik eta 8.000 herritik bertatik, Gilles Clavreul Landetako prefetak prentsaurrekoan azaldu duenez.

Baso-sutea gero eta gertuago zutela ikusita, hainbat zaldi askatu dituzte, ihes egin dezaten.

Iragarkia
Argazkia zaldiak frantzia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X