Libanok eskatuz gero, Hezbollahrekin hitz egiteko prest dagoela esan du Trumpek
Estatu Batuetako presidentea Israelgo Armada Libano hegoaldetik irteteko negoziazioak bultzatzen ari da. Bitartean, ordea, tropa israeldarrak Libanoko Armadaren aurka tiro egin dute, "ohartarazpen" gisa.
Joseph Aoun eta Donald Trump, Etxe Zurian. Argazkia: EFE.
Donald Trump AEBko presidentea Hezbollahrekin, Iranen aliatua den Libanoko erakunde xiitarekin, hitz egiteko prest agertu da, Israelgo Armadak Libanoko tropei "ohartarazpen gisa" tiro egin dien egun berean.
Trumpek Joseph Aoun Libanoko presidentea hartu du Etxe Zurian, Israelen tropak Libanoko hegoaldetik erretiratzea ekarriko duten negoziazioak bultzatzeko asmoz. Aounek eskatuz gero, Hezbollahrekin ere hitz egiteko prest egongo dela esan du, Ekialde Hurbileko herrialdera egonkortasuna eramateko. AEBko presidenteak hau adierazi du: "Mundu guztiarekin hitz egiten dut, baita askok hitz egin beharko ez nukeela uste duten pertsonekin ere, eta gauzak ondo ateratzen dira".
Israelek eta Libanok bakerako akordioa sinatu zuten joan zen ekainaren 26an, Washingtonen, AEBk bultzatuta. Horren arabera, esparru batzuk ezarriko dira eta Israelgo indarrak pixkanaka erretiratzen hasiko dira Libanoko hegaldetik, Libanoko Armadari "gune pilotu" izenekoetan kontrola emanda.
Hala ere, akordio horretan adostutakoa gorabehera, Israelek Hezbollahren aurkako erasoak egiten jarraitu du Libanon.
Etxe Zurian egindako bileran, Aounek adierazi du Nabih Berrik, Libanoko Parlamentuko presidente eta Hezbollahren inguruko alderdi xiita baten buruak, bake-ahaleginak babestu dituela eta "gerra amaitzea" nahi duela.
Libanoko tropen aurkako tiroak
Aoun eta Trump presidentearekin giro onean bildu dira, eta, Israelgo Armadak, ordea, Libanoko tropei tiro egin die. "Airera egindako abisu-tiroak" izan direla adierazi du, Libanoko taldea "ezarritako atzera-egite eremutik haratago sartu zelako".
Israelgo komunikatu militarraren arabera, astearte honetan Libanoko militar talde bat, "ingeniarien ibilgailu batekin" batera, Israelek Zawtar al-Garbia udalerrian zuen espazioan sartu zen (150 metro inguru), "aldeen arteko akordioen aurka".
Jakinarazi du eremuan ziharduten FDIko soldaduek "abisu-tiroak" egin zituztela "airera" eta horiek ez zituztela "arriskuan jarri" Libanoko Indar Armatuetako langileak.
Libanoko Armadaren komandoak ohartarazi du "erasoak oztopatu" egingo duela "hedapen neurriak ezartzea".
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.