AEBk Iran bonbardatu du bederatzigarren gauez jarraian
Iranek, bere aldetik, Estatu Batuek Kuwaiten eta Bahrainen dituen hainbat base militarren aurka egin du, eta Bahrainek aire erasoen aurkako sirenak aktibatu ditu.
Ameriketako Estatu Batuetako itsas armadako hegazkinak. Artxiboko argazkia: Europa Press
Ameriketako Estatu Batuen eta Iranen arteko gatazka konpontzetik urrun dagoela dirudi. Bederatzigarren gauez jarraian AEBk Irani eraso egin dio, Errepublika Islamikoak Ormuzko itsasartean dabiltzan itsasontzien aurka egiteko duen gaitasuna "ahultzeko" asmoz.
Centcom AEBko armadaren Komandantzia Nagusiak Iranen aurkako eraso oldea abiatu duela jakinarazi du 19:00etan (Euskal Herrian 01:00ak zirenean), sare sozialetan zabaldutako mezu batean.
Hiru ordu geroago, gaurko erasoak amaitutzat eman dituela iragarri du. Komandantzia Nagusiaren arabera, aginte militarreko zentroak, aire defentsarako sistemak eta zaintzarako guneak, itsas gaitasunak, misilak eta droneak jaurtitzeko plataformak eta komunikazio sareak izan dituzte jomugan.
Tasnim Irango berri agentziak zabaldutako informazioaren arabera, hainbat leherketa gertatu dira Txabahar, Konarak, Bandar Mahxehr, Bandar Imam Khomeini eta Tabriz hirietan.
Iranek erasoak egin ditu Jordanian eta Kuwaiten
Irango Guardia Iraultzaileak astelehen honetan iragarri duenez, AEBk Jordanian eta Kuwaiten dituen hainbat base militarren aurka egin du eta Jordanian dozenaka soldadu hil ditu. Kuwaiten, berriz, radar sistemak suntsitu dituela nabarmendu du.
Bahraingo Barne Ministerioak aire erasoen aurkako sirenak aktibatu ditu eta herritarrei eskatu die lasai egoteko, gertueneko babeslekuera joateko eta informazioa kanal ofizialen bidez jasotzeko.
Ordu batzuk lehenago, Iranek Bahrainen aurka egin zezakeela ohartarazi du AEBk Bahrainen duen enbaxadak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.