Venezuelako lurrikarren ondorioz 5.100 hildako zenbatu dituzte orain arte
16.700etik gora dira zaurituak eta 128.000 familia baino gehiago daude kaltetuta. Euskal jatorriko hiru herritar hil ziren ekainaren 24ko lurrikaren ondorioz.
Ekainaren 24an Venezuelan izandako lurrikarek eragindako biktimen azken balantze ofizialaren arabera, 5.100 baino gehiago dira hildakoak. Zaurituak, berriz, 16 700 inguru dira, Jorge Rodriguez Venezuelako presidenteordeak larunbat honetan jakitera eman duenez.
Zehazki, 5.119 hildako eta 16.740 zauritu zenbatu dituzte.
Agintariek jakitera eman dutene, 128.324 familia daude kaltetuta lurrikaren ondorioz.
Nazio Batuen arabera, lurrikarek kaltetutako 1,3 milioi pertsonak larrialdiko arreta beharko dute datozen sei hilabeteetan.
Euskal jatorriko hiru pertsona hil ziren lurrikaren ondorioz:
Delcy Rodriguez Venezuelako presidente arduradunak Hego Amerikako 6.000 erreskatatzaile eta horien txakurrak saritu zituen larunbat honetan, lurrikaren ostean egindako lanagatik.
Bestalde, Venezuelako Ekosozialismo Ministerioak igande honetan jakinarazi duenez, aurrera doa La Guaira estatuko kostaldearen saneamendu integralerako eta berrantolaketarako Ingurumen Bitartekotza Plana.
Lurraldea plangintza "kontzientearen" ikuspegitik berrantolatuko dela esan dute, espazioaren erabilera berriak eta naturaren babesa uztartzeko.