POLEMIKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alemaniako Parlamentuko bloke kontserbadoreko buruak dimisioa eman du haurdunaldi subrogatu bidez umea izateagatik

Haurdunaldi subrogatua legez kanpokoa da Alemanian, eta hala defendatu izan du Jens Spahnek orain arte, Merz kantzillerraren Batasun Kristau-Demokrata (CDU) alderdiaren irizpideekin bat eginez.

(Foto de ARCHIVO)

05 February 2026, Lebanon, Beirut: Jens Spahn (R), Chairman of the Christian Democratic Union of Germany (CDU) and Christian Social Union in Bavaria (CSU) parliamentary group, visits the OM Community Center of the Order of Malta during a delegation trip to Lebanon. Photo: Fabian Sommer/dpa



05/2/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN
Jens Spahn artxiboko irudi batean. Argazkia: EuropaPress

Jens Spahn Alemaniako CDU eta CSU koalizioaren talde parlamentarioko buruak dimisioa eman du bere aitatasunarekin lotutako polemika baten ondorioz. Izan ere, duela gutxi jakin da Spahn eta senarra, Daniel Funke, haur baten guraso bilakatu direla haurdunaldi subrogatu bidez, Estatu Batuetan. Eztabaida handia eragin du honek eta, azkenean, dimisioa eman du larunbat honetan.

"Azken egunotan jabetu naiz nire senarrarekin batera familia bat sortzeko nire zoriontasun pertsonala ez dela bateragarria nire kargu politikoarekin", idatzi du Spahnek Alemaniako hainbat komunikabidetara igorritako gutun batean. "Alokairuko sabel baten bidez haurra izateko nire erabaki pribatuaren eta gure talde parlamentarioko buru gisa nigan ulergarriak diren jarreren arteko kontraesana espero nuena baino handiagoa egin da", gaineratu du.

Haurdunaldi subrogatua legez kanpokoa da Alemanian, eta CDU/CSU legeztatzearen aurka agertu da beti. Spahn alderdiaren ildoaren barruan kokatu da beti.

"Gauza bat da doktrina hutsa, beste gauza bat da bizitza", esan zuen Spahnek eztabaida hasi zenetik egindako lehen adierazpen publikoan, Paul Ronzheimer Bild egunkariko erredaktore buruaren podcast batean.

Spahn Osasun ministroa izan zen 2018 eta 2021 artean, eta, besteak beste, enbrioiak babesteko legearen erantzukizuna izan zuen. Lege horretan jasota dago haurdunaldi subrogatua erabiltzea debekatua dagoela, eta eztabaida hartan, legeztatzearen aurka egon zen beti.

Aita bide horretatik izan dela jakin ostean, "moral bikoitza" izatea leporatu diote Spahni, eta CDUren barruan hainbat dimisio eskakizun egon dira.

Merzek Spahnen dimisioa erabaki "zuzena eta saihestezina" zela esan du: "Jens Spahnek CDU/CSUren talde parlamentarioaren buruzagitzatik dimititzen duela jakinarazi dit. Erabakia zuzena da eta saihestezina da. Politikan, sinesgarritasuna da baliorik garrantzitsuena", esan du.

Publizitatea
X