Andy Burnhamen Gobernuak argindarraren gaineko BEZa kenduko duela iragarri du
Neurria, hein batean, nortasun digitalari buruzko programa martxan jartzeko proiektua bertan behera utzita finantzatuko da. Proiektu horren kostua urtean 600 milioi libera ingurukoa izango zela aurreikusten zen.
Andy Burnham lehen ministro britainiar berriak oihartzun handiko lehen erabakia hartu du agintera iritsi eta ordu gutxira. Erresuma Batuko Gobernu laboristak astearte honetan iragarri du argindarraren gaineko BEZa kentzea. Burnhamek astelehenean hartu zuen kargua, eta hau izan da Exekutiboaren lehen neurri ekonomikoa.
Argindarraren fakturek ez dute BEZa (% 20 Erresuma Batuan) ordaindu beharko datorren urriaren 1etik aurrera, bizimoduaren garestitzeak eragindako krisia arintzeko helburuarekin, Gobernuak azaldu duenez.
Nortasun digitalaren programa
Neurria, hein batean, nortasun digitalaren programa abian jartzeko proiektua bertan behera utzita finantzatuko da. Egitasmo horren kostua urtean 600 milioi libera ingurukoa (708 milioi euro) izango zela aurreikusten zen, hiru urtez.
Proiektu horren finantzaketa lehendik zeuden sailen aurrekontuetan aurreikusitako aurrezpenetatik etorri behar zen, baina orain funts horiek BEZaren murrizketa estaltzera bideratuko dira.
"Nire asmoa jendeari arnasa ematea zela esan nuen, eta hori da, hain zuzen ere, lehen ministro gisa dudan bigarren egunean iragartzen dudana. Berehala ari gara neurriak hartzen energiaren fakturen gaineko zergak murrizteko, herritarren poltsikoetan diru gehiago uzteko eta itxaropena berreskuratzen laguntzeko", adierazi du Burnhamek ohar batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.