AEBk Iran bonbardatu du hamaikagarren gauez jarraian
AEBko Armadak “helburu militarrak” jo ditu Teheran hiriburuan eta herrialdearen hegoaldeko kostaldean. Iranek, erantzun gisa, AEBren herrialde aliatuei eraso egin die, Barein, Kuwait eta Jordaniako base estatubatuarrak kolpatuz.
AEBren misilen jaurtiketa. Artxiboko argazkia, Europa Press.
AEBko Armadak iragarri duenez, hamaikagarren gauez jarraian eraso dio Irani, ofizialki "Iranek Ormuzko itsasartean itsas garraio komertziala mehatxatzeko duen gaitasuna are gehiago ahultzeko" hasitako erasoaldiaren baitan.
75 minutuko erasoaldia izan da, CETCOMen arabera (AEBren Komando Zentral Militarra), eta "Irango operazio militarren zentroak, itsas instalazioak, aireontzien hangarrak, droneen biltegiak eta azpiegitura logistiko militarra" jomuga izan ditu. AEBk Irani leporatu dio Ormuzen zeuden “30 merkataritza-ontziri baino gehiagori” eraso egin izana.
Irango albiste agentzia nagusien arabera, herrialdeko hiriburuan, Teheranen, eta Mahshahren, Irakekiko mugan, izan dira leherketak, baina herrialdearen hegoaldeko kostaldea izan da, atzera, AEBren eraso gehienen jomuga.
Eraso horiei erantzunez, Iranek misilak eta droneak jaurti ditu AEBren baseen kontra Persiar golkoko hainbat herrialdetan, besteak beste, Kuwaiten, Jordanian eta Bahreinen, AEBren aliatuak denak ere.
Azken herrialde horretan Amazonen instalazioei egin die eraso, argudiatuz "AEBko armadarekin informazioa trukatzeko funtsezko nodoetako bat" eta "Washingtonen eta Persiar golkoko aliatuen inteligentzia prozesamenduaren ardatz nagusia" dela.
Halaber, Iranek AEBren, aliatuen eta hura babesten duten herrialdeen interesak arriskuan jarriko lituzkeen erasoa egingo dituela ohartarazi dio Washingtoni, horrek bere instalazio nuklearren edo herrialdeko beste zentroen aurka erasoak egiten baditu.
Hain zuzen ere, Donald Trump AEBko presidenteak asteartean Kuh-e Kolang Gazla mendia (Pickaxe deitzen diote) "laster eta indar handiz" suntsitzeko mehatxuari erantzunez etorri da Iranen ohartarazpena.
Azpiegitura energetikoak eta zubiak ere erasoen jomugatzat hartzeko mehatxua egin du Trumpek. Zibilentzat funtsezkoak diren azpiegiturak izanik, horiek suntsitzea gerra krimentzat har liteke Nazioarteko zuzenbide humanitarioaren 1949ko Genevako Konbentzioaren arabera.
50 zibil hil dira Iranen eta 500dik gora zauritu AEBren azken erasoetan, Irango Osasun Ministerioaren arabera.
Gaur, hain zuzen ere, hileta prozesio bat egin dute Iranen, hegoaldeko Minab hirian Lehen Hezkuntzako eskola baten aurka egindako erasoan hil ziren eta berriki dentifikatu diren hainbat biktimaren omenez. Eraso horretan 168 pertsona hil ziren, horietako asko neskatoak, AEBk eta Israelek Errepublika Islamikoaren aurka abiatutako gerraren lehen egunean.
Bestalde, Pentagonoak 18ra igo du hildako soldaduen kopurua, eta ehunera Iranek eskualdean egindako erasoen ondorioz zauritutakoena.
AEBren eta Saudi Arabiaren arteko akordio nuklearra
Persiar golkoko tentsio testuinguru horretan, Etxe Zuriak akordio bat lortu du Saudi Arabiarekin, eta herrialde arabiarrari programa nuklear zibil bat izateko eta uranioa aberasteko atea irekiko dio.
Saudi Arabia Trumpen aliatuetako bat da Persiar golkoan, eta AEBk eta Errepublika Islamikoak duela bi aste liskarrak berriz hasi zituztenetik Iranek inguru horretan eraso ez duen herrialde bakarra.
Horrez gain, AEBk berriki onartu du doitasun handiko koheteak saldu dizkiola Saudi Arabiari, 2.000 milioi dolarren truke.
Zure interesekoa izan daiteke
Ipar Euskal Herriko 15 urtetik beherakoek ezingo dute sare sozialetan sartu irailetik aurrera
Frantziako Asanblea Nazionalak behin betiko oniritzia eman dio 15 urtetik beherakoei sare sozialetan sartzea debekatuko dien legeari. Europan pausoa eman duen lehen estatua da.
Libanok eskatuz gero, Hezbollahrekin hitz egiteko prest dagoela esan du Trumpek
Estatu Batuetako presidentea Israelgo Armada Libano hegoaldetik irteteko negoziazioak bultzatzen ari da. Bitartean, ordea, tropa israeldarrak Libanoko Armadaren aurka tiro egin dute, "ohartarazpen" gisa.
Ia mila hildako Kongon, ebola-agerraldiaren ondorioz
Hilkortasun-tasa % 39,9koa da. Munduko Medikuak erakundeak ohartarazi du testuinguru "oso konplexua" dagoela, gatazkak, herritarren joan-etorriek eta osasun-sistemaren gaitasun mugatuak markatuta, eta "lau epidemiari aldi berean" egin behar dietela aurre: "ebola, kolera, elgorria eta mpoxa".
Andy Burnhamen Gobernuak argindarraren gaineko BEZa kenduko duela iragarri du
Neurria, hein batean, nortasun digitalari buruzko programa martxan jartzeko proiektua bertan behera utzita finantzatuko da. Proiektu horren kostua urtean 600 milioi libera ingurukoa izango zela aurreikusten zen.
Nikaraguako presidenteak iragarri du aurrerantzean ez dela hauteskunderik izango herrialdean
Berez, 2027 azaroan egin beharko lirateke hauteskundeak, baina 2007tik herrialdean agintzen duen Daniel Ortega presidenteak egindako iragarpenak atea itxi die hauteskundeei.
Iranek Ekialde Hurbilean egindako erasoen ondorioz AEBko 100 militar inguru zauritu dira, Pentagonoaren arabera
Pasa den asteburuan Pentagonoak berak baieztatu zuenez, hiru soldadu estatubatuar hil dira Iranek Jordanian eta Iraken egindako erasoetan. AEBko Armadak 10 egun jarraian daramatza Irango helburuen aurka eraso egiten, eta Iranek Jordania, Kuwait, Bahrain eta beste herrialde aliatu batzuetan eraso eginez erantzun du.
Trumpek dio AEBtan ez dutela Netanyahu atxilotuko
Irailean NBEren egoitzara joan daiteke Israelgo lehen ministroa. Zohran Mamdani New Yorkeko alkateak adierazi du Netanyahu "gerra kriminala" dela, eta atxilotzeko aukera aztertzen ari dela.
Huthiek itsas blokeoa ezarri diote Saudi Arabiari, Riadeko "setioari" erantzuteko
Neurria "begia begi truk" dela adierazi dute, saudiarabiarrek Yemenen duela hamabi urtetik duten blokeoari aurre egiteko.
Burnhamek Erresuma Batuko lehen ministro kargua hartu du, eta "eredu politiko eta ekonomiko berria" ezarriko duela agindu du
Etorkizuneko gobernuaren lehentasunen artean aipatu ditu hezkuntza-sistemaren erreforma, osasun mentaleko zerbitzuak indartzea eta etxebizitza subentzionatu gehiago eraikitzea.