AEBk eta Saudi Arabiak akordio nuklearra sinatu dute
Herrialde arabiarrak uranioa aberasteko programa nuklear zibila garatu ahal izango du horri esker, eta trukean enpresa estatubatuarrek Saudi Arabian ekoizten den energia nuklearra eskuratzeko lehentasuna izango dute.
Ameriketako Estatu Batuek akordioa sinatu dute Saudi Arabiarekin, eta, horri esker, azken horrek programa nuklear zibil bat garatu ahal izango du, uranioa aberastea ahalbidetuko diona, Estatu Batuetako Gobernuak asteazken honetan jakitera eman dutenez. Trukean, enpresa estatubatuarrek Saudi Arabian ekoizten den energia nuklearra eskuratzeko lehentasuna izango dutela.
"123 akordioa" izena jarri diote itunari eta Chris Wright AEBko Energia idazkariak eta Abdulaziz bin Salman Saudi Arabiako Energia ministroak sinatu dute.
Batetik, enpresa estatubatuarrek Saudi Arabian ekoitzitako energia nuklearra eskuratzeko lehentasuna izango dute, eta, bestetik, teknologia nuklearra esportatu ahal izango dute. Hori guztia industriaren, langileen eta hornidura katearen mesedetan izango dela nabarmendu du AEBko Gobernuak, eta aldi berean herrialde arabiarren energia beharrak asetuko dituela.
AEBren eta Saudi Arabiaren arteko ituna Ordezkarien Ganberak berretsi beharko du. Aldi berean, Etxe Zuriak Iran sakatzen jarraitzen du programa nuklearra mugatu eta uranio aberastuko erreserbak entrega ditzan.
Saudi Arabia Trumpen aliatuetako bat da Persiako golkoan, eta Irani erasotzen ari ez zaion bakarra, duela bi aste AEBk eta Errepublika Islamikoak bonbardaketei berriro ekin zietenetik.