Saudi Arabia
Riadeko aireportuaren aurkako erasoa, barrutik ikusita
Honela bizi izan zen barrutik Yemengo matxino huthiek euren gain hartu zuten Riadeko aireportuaren aurkako erasoa. Gutxienez 13 pertsona hil eta 300 baino gehiago zauritu dira erasoaren ondorioz. Yahya Sari Yemengo matxino huthien bozeramaile militarrak ohartarazi duenez, Saudi Arabian jarduten duten aire konpainiak eta langileak arriskuan daude, miliziaren "jomuga izan daitezkeelako".
12 pertsona hil eta 309 zauritu dira Riadeko aireportuaren aurkako eraso batean
Yemengo matxino huthiek euren gain hartu dute erasoa, eta Saudi Arabiako aire eremua jomugan dutela ohartarazi. Saudi Arabiak miliziaren kontrako bonbardaketak gogortu ditu, erantzun gisa.
Zer dakigu Tabuken larrialdiko lurreratzea egin duen hegazkinari buruz?
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.
AEBk eta Saudi Arabiak Iranen aldeko miliziei eraso egin diete Iraken, drone bidezko eraso baten ondoren
Bonbardaketek Herri Mobilizazioaren Indarretako 20 kide hil eta 32 zauritu dituzte gutxienez, eta Irakek larrialdiko bilera deitu du tentsioak gora egin duelako.
AEBk eta Saudi Arabiak akordio nuklearra sinatu dute
Herrialde arabiarrak uranioa aberasteko programa nuklear zibila garatu ahal izango du horri esker, eta trukean enpresa estatubatuarrek Saudi Arabian ekoizten den energia nuklearra eskuratzeko lehentasuna izango dute.
Huthiek itsas blokeoa ezarri diote Saudi Arabiari, Riadeko "setioari" erantzuteko
Neurria "begia begi truk" dela adierazi dute, saudiarabiarrek Yemenen duela hamabi urtetik duten blokeoari aurre egiteko.
BRICSek multilateralismoa babestu dute eta gerrak, zigorrak eta muga-zergak gaitzetsi dituzte
'Rio de Janeiroko Adierazpena' izeneko dokumentua adostu dute igande honetan Brasilgo hirian bildu diren garapen bidean dauden herrialdeen BRICS taldeko buruzagiek. Dokumentu horretan islatuta utzi dute "munduko hainbat tokitan gaur egun dauden gatazkengatik eta nazioarteko ordenaren polarizazio eta zatiketa egoeragatik" duten kezka.