BIDAIA EKIALDI HURBILERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

600.000 euro baino gehiagoko inbertsioak egingo ditu Saudi Arabiak Estatu Batuetan

Iragarpena Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Ekialde Hurbilera egiten ari den lau eguneko bidaiaren lehen egunean egin dute. Saudi Arabia ez ezik, Qatar eta Arabiar Emirerri Batuak ere bisitatuko ditu, guztiekin akordio ekonomikoak lortzeko asmoz.
Iragarkia
20250513101413_trump-arabia-saudi_
18:00 - 20:00
Trump akordio ekonomiko handien bila iritsi da Saudi Arabiara

Etxe Zuriak iragarri duenez, Saudi Arabiak 600.000 milioi dolarreko (538.557 milioi euro) inbertsioa egingo du AEBn, besteak beste, defentsa, teknologia, energia eta azpiegituren sektoreetan. Donald Trumpen gobernuaren aburuz, "bi herrialdeen artean inoiz egindako merkataritza-akordio handiena" da eta sektore horiek indartzeaz gainera, lidergo teknologikoa eta mineral kritikoetarako sarbidea lortuko ditu AEBk.

Iragarpena Donald Trump AEBko presidentea Ekialde Hurbilera egiten ari den lau eguneko biraren lehen egunean egin dute. Saudi Arabiaz gainera, Qatar eta Arabiar Emirerri Batuak ere bisitatuko ditu. 

Lehen geldialdian Saudi Arabiako Mohamed Bin Salman printze oinordekoak egin dio harrera. Bi herrialdeen arteko harremanen esparru berri honetako ardatz nagusienetakoa defentsa eta segurtasunaren alorrak dira. "Defentsa sektoreko historiako akordiorik handiena" den honetan 142.000 milioi dolar (127.458 milioi euro) inbertituko ditu Saudi Arabiak AEBko hainbat enpresari ekipo eta zerbitzu militarrak erosten.

Horrez gainera, kultura-, hezkuntza- edota zientzia-esparruetan harremanak estutzea ere izan dute helburu.

Esate baterako, AEBko eta Saudi Arabiako espazio-agentzien arteko akordio bat ere jaso sute sinatutako hitzarmenean. Adimen artifizialeko zentroetan, energia-azpiegituretan, abangoardiako teknologia eraldatzaileetan, osasun-sektoreko zentroetan eta azpiegitura-proiektuetan ere iragarri dituzte inbertsioak bi herrialdeetan.

AEBko ordezkaritza zabala joan da Ekialde Hurbilera: Donald Trump presidentea, Marco Rubio estatu idazkaria, Pete Hegseth Defentsa idazkaria, Scott Bessent Altxorraren idazkaria, Howard Lutnick Merkataritza idazkaria eta Chris Wright Energia idazkaria.

Urtarrilean Etxe Zurira itzuli zenetik atzerrira egiten duen bigarren bidaia da, Frantzisko aita santuaren hiletan parte hartu ondotik.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X