Gizon bat atxilotu dute Bartzelonan, bikotekidea hiltzea egotzita
Hilketa atzo arratsaldean gertatu zen. Erasotzaileak labankadaz hil zuen emakumea, Bartzelonako Sant Marti barrutiko etxebizitza batean, eta, ondoren, ihes egin zuen. Etxebizitzan, bikotearen bi seme-alaba adingabeak zeuden.
Hilketa Bartzelonako Sant Marti barrutiko etxebizitza batean gertatu zen. Argazkia: EFE
Gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Esquadra Mossoek Bartzelonan, bikotekidea hiltzea leporatuta. 34 urteko emakumea atzo arratsaldean hil zuten, labankadaz, eta ustezko erasotzaileak gaur bere burua entregatu du Kataluniako poliziaren komisaria batean.
Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, goizaldean atxilotu dute ustezko erasotzailea, hark krimenaren egilea dela aitortu eta gero.
Bikotekidearen etxebizitzan izan zen hilketa, Bartzelonako Sant Marti barrutian. Bikotearen bi seme-alaba adingabeak han zeuden.
Esquadra Mossoen Ikerketa Kriminaleko Unitateak hartu du bere gain ikerketa.
Kasua hilketa matxista dela baieztatuz gero, 32 lirateke indarkeria mota horren ondorioz aurten Espainiako Estatuan hildako emakumeak.
X sarean idatzitako mezu batean, Salvador Illa Generalitateko presidentea "atsekabetuta" agertu da, eta babesa helarazi die biktimaren gertukoei. "Emakumeen aurkako indarkeriak erantzun irmoa, bateratua eta etengabea ematea eskatzen du. Ezin dugu borroka horretan amore eman", gaineratu du.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ezabatu egin behar da deien zerrendatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Sarek eta Donostiako Piratek abuztuaren 14rako mobilizazioa deitu dute euskal preso, iheslari eta deportatuen alde
Bi eragileak elkarrekin aritu dira lanean lehen aldiz, eta indarrak batu dituzte “gatazkaren ondorioei konponbide integrala" emateko beharra azpimarratzeko.
Elikagai bankuetako erabiltzaileen narriadura fisiko eta mentala agerian utzi du Nafarroan egindako ikerketa batek
Nafarroako Elikagaien Bankuen Fundazioak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak bultzatutako ikerketa baten arabera, elikagaiak jasotzen dituzten erabiltzaileen eta gainerako herritarren arteko osasun arrakala "sakona" da.
Gasteizko jaietako bi protagonista gazteak: Haizea Lauzirika eta Ekain Gonzalez, Edurne eta Zeledon Txiki izateko prest
Ekain Gonzalez eta Haizea Lauzirika kuadrilletako kideek ilusio handiz bizi dituzte jaiak, eta hunkituta hartu dute abuztuaren 7an Andre Maria Zuriaren plazan izango duten erantzukizuna. Maider Etxebarria alkateak lanabesak eman dizkie: euritakoak eta ardo-zahatoa. Zeledonen, Zeledon Txikiren eta Edurneren panpinak ere egun handiaren zain daude Goiuri jauregian.
Madrilgo, Avilako eta Castelloko suteek hobera egin dute, alerta laranjaren atarian
Gaueko itzaltze-lanei esker, Madrilgo Erkidegoko, Avilako eta La Vall d'Uixóko suteek hobera egin dute, gaurtik aurrera etorriko den bero-bolada hasi aurretik.
Albiste izango dira: Sute arriskua beroagatik, Osakidetzako sindikatuen mobilizazioak eta Ekialde Hurbileko gerra
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Asparrena eta Ezkabarte herriak baso-suteek larriki kaltetutako eremu izendatu dituzte
Izendapenak aukera emango die herritarrei, enpresei eta erakunde publikoei ezohiko laguntza ekonomikoak eta zerga onurak eskuratzeko.
Espainian aktibo dauden sute handien bilakaera ona dela eta, murrizketak kentzen hasi dira hainbat eremutan
Azken datuen arabera, suteek 50.000 hektarea inguru kiskali dituzte Avilan, 28.000 bat Madrilen eta 8.500 inguru Castellon.
Madrilgo Auzitegi Nagusiak Mina Muga proiektuaren meatze-emakidaren alde egin du, Ekologistak Martxan taldeak helegitea baztertuta
Meatze-proiektua Nafarroa eta Aragoi arteko mugan ezarri nahi du Geoalcali enpresak.
Ertzaintza 46 urteko gizon baten heriotza ikertzen ari da, Mundakan
EGUNERATZEA (2026/07/13) Ertzaintzak ikerketa amaitu du eta ez du kriminalitate zantzurik aurkitu.