Albiste izango dira: Sute arriskua beroagatik, Osakidetzako sindikatuen mobilizazioak eta Ekialde Hurbileko gerra
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Madrilgo sutea. Argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko uztailaren 29an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Sute arriskua beroagatik: Frantziako Gironda departamenduan piztutako sutea egonkortu dute, baina ez dute kontrolpean hartu oraindik. Espainian, Avila eta Madrilgo suteek hobera egin dute; Castellon, aldiz, suteak okerrera egin du eta kontroletik kanpo jarraitzen du. Larrialdi zerbitzuak erlojuaren aurka ari dira lanean tenperaturak gora egitea aurreikusten delako. Baso sute arriskua handia da, bereziki Araban, tenperatura altuengatik.
- Sindikatuen mobilizazioak Osakidetzan: SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Osakidetzan udazkenerako iragarritako greba dinamika aurkeztuko dute, kolektibo guztien lan baldintzak hobetzea eskatzeko.
- Ekialde Hurbileko gerra: Irango Guardia Iraultzaileak iragarri du misil balistikoa jaurti duela Ameriketako Estatu Batuek Jordanian duen base militar baten aurka.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean