Albiste izango dira: Espainiako eta Frantziako suteak, alerta laranja beroagatik eta kaleko afari solidarioen debekua Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Sutea, Avilan. Argazkia: Europa Press
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko uztailaren 28an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Espainiako eta Frantziako suteak: Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarri du Landetako sutea "kontrolpean" dagoela, baina Girondakoak "oso gogor" jarraitzen duela. Bien bitartean, larrialdi zerbitzuek erlojuaren kontra lanean jarraitzen dute Avila, Madril eta Castelloko suteak kontrolatzeko, tenperaturek gora egin aurretik.
- Alerta laranja beroagatik: Euskalmetek alerta laranja ezarriko du Euskal Autonomia Erkidegoko barnealdean, 12:00etatik 20:00etara, beroagatik. Gainera, abisu horia egongo da indarrean kostaldean. Nafarroan abisu horia ezarriko dute.
- Kaleko afari solidarioak debekatu egin dituzte Donostian: Kaleko afari solidarioak debekatu egin ditu Donostiako Udalak. Bart Udalak jakinarazi die gaurtik aurrera debekatuta egongo dela kalean afariak banatzea Donostian.