SUTEAK MADRILEN ETA AVILAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

48 ordu Espainia erdialdeko suteak geldiarazteko, beroa dator eta

Madrilgo eta Avilako suteen fronteak San Juan urtegiaren parean elkartu dira. Bi suteen artean, 80.000 hektarea baino gehiago erre dira.

AVILA, 27/07/2026.- Vista de Ávila con el humo procedente de los incendios de Burgohondo y Madrid. El Ayuntamiento de Ávila traslada un mensaje de precaución a la población, especialmente la más vulnerable, ante el denso humo que cubre la ciudad, procedente del incendio de Burgohondo.EFE/ Raúl Sanchidrián

Avila, kea nabaritzen delarik. Argazkia: EFE

Asteazkenean udako laugarren bero-bolada dator, eta, hortaz, 48 ordu eskas geratzen dira Iberiar penintsularen erdialdea kiskaltzen ari den sua geldiarazteko. Suhiltzaileak, basozainak, UMEko militarrak eta Madril, Avila eta Toledoko probintzietan suteak itzaltzen lanean ari diren guztiak buru-belarri ari dira suaren aurkako borrokan.

Madrilgo eta Avilako suteen fronteek bat egin dute, San Juan urtegiaren parean, eta bertan kontzentratzen ari dira une honetan lanak.

Kontu handiz ibiltzeko eta sutearen gaineko informazioa kanal eta iturri ofizialen bidez soilik jasotzeko eskatu diete herritarreia agintariek.

Bestalde, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak bertan behera utzi ditu Madrilgo Erkidegoan, Avilan eta Toledon nekazaritzako makineriaren erabilera dakarten uzta-lanak, suteen larrialdiak irauten duen bitartean.

Egonkortu gabeko hiru fronte Madrilen

Madrilgo Erkidegoko suteek mantsoago egin dute aurrera azken orduetan, eta, horri esker, sua itzaltzeko baliabideek ere aurrera egin dute, nahiz eta suak aktibo eta egonkortu gabe jarraitzen duen, hiru fronterekin.

Suteak 28.000 hektarea kiskali ditu jada. 13 herri ebakuatu eta 5 konfinatu dituzte.

Avilako sutea, inoizko suntsitzaileena

Asteazkenean Burgohondon (Avila) piztutako suteak —erregistrorik dagoenetik Espainian izandako suntsitzaileenak— bost egun egin ditu astelehen honetan. Dagoeneko 40.000 pertsona etxetik irtenarazi dituzte hamasei udalerritan, 160 kilometroko perimetroa du eta hobera egin du pixka bat, nahiz eta goizaldean haizeak susto batzuk eragin dituen.

Nicanor Sen Espainiako Gobernuak Gaztela eta Leonen duen ordezkaria "baikor" agertu da astelehenean, baina sua kontrolpean ez dagoela ohartarazi du.

Senek adierazi duenez, egunean zehar, suteak itzaltzeko lanak lehentasunezko sektoreetan zentratu dira, hala nola Mijares eta Gavilanes sektoreetan, Casillasen, Sotillo de la Adradan eta Casaviejan, eta ekialdeko sektorean, San Juan urtegian eta Cebrerosen.

Toledon, larrialdiko 2. mailara jaistekotan

Toledoko suteen ondorioz, 6.200 pertsona inguru ebakuatu behar izan dituzte baina suak egunean zehar izan duen eboluzioa ikusita, arduradunak larrialdi-maila 2ra jaistea aztertzen ari dira.

Emiliano Garcia-Page Gaztela-Mantxako presidenteak adierazi du "itxaropentsu" dagoela, Tietar haranetik, alde batetik, eta Almoroxetik, bestetik, sua gehiago zabalduko ez delakoan.

Hala ere, ohartarazi du bi suteek "kalte ikaragarriak" ekarriko dituztela, eta gogorarazi du lehentasuna "bizitzak salbatzea" dela, "nahiz eta oso mingarria izan mendia erretzen ari zaigula ikustea".

Zenbat hektarea erre dira orain arte?

Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak adierazi du suteen egoerak konplexua izaten jarraitzen duela, eta Estatu osoan sute-arrisku "oso handia" dagoela, bihar udako laugarren bero-bolada etorriko da eta. Gainera, adierazi du astelehenetik asteartera bitartean Turkiako bi hegazkin ariko direla suteen itzaltze-lanetan laguntzen.

"Sute-arriskua oso handia izango da bihartik aurrera lurralde osoan; Aemeten datuen arabera, beste bero-bolada bat dator; kontuz ibili, mesedez", azaldu du Aagesenek RNE katean egindako elkarrizketa batean, Europa Press albiste-agentziak jasotakoaren arabera. 

Aagesenek azpimarratu du 153.000 hektarea erre direla, "aurreko urteko garai berean baino sei aldiz gehiago". "Toledo, Avila eta Madril artean 77.000 hektarea dira, eta Avilaren kasuan, 55.000; inoizko suterik handiena", adierazi du ministroak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X