Albiste izango dira: suteak, sexu-erasoak Bilbon eta Tuteran, eta Donostiako Aste Nagusiko programazioaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Girondako sutea. Argazkia: Agentziak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko uztailaren 27ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Suteak Espainian eta Frantzian: 250.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte Frantzia hegoaldeko Gironda departamenduan; azken mende erdiko sute larriena omen da eta dagoeneko 42.000 hektarea erre dira. Garrak Bordeletik 15 kilometrora daude. Bestalde, Avila, Madril eta Toledo erasaten ari diren suteak "poliki eta positiboki" garatzen ari dira", Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak jakinarazi duenez.
-Sexu erasoak Bilbon eta Tuteran: 43 urteko emakume batek sexu-erasoa salatu du asteburuan Bilbon, eta, ustezko erasotzailea, 26 urteko gizona, atxilotu du Ertzaintzak sexu-askatasunaren aurkako delitu bat egotzita. Halaber, Tuterako jaietan asteburuan adingabe batek jasandako sexu erasoa ikertzen ari da Foruzaingoa. Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute.
-Donostiako Aste Nagusiko programazioaren aurkezpena: Jon Insausti Donostiako alkateak eta Ana Lopez Loyarte Jaietako zinegotziak Aste Nagusiaren programazioa aurkeztuko du. Aurtengo Aste Nagusia abuztuaren 8tik 15era ospatuko da.