El Bocaleko auziko epaileak atzeratu egin du Dragados enpresareno ordezkariaren deklarazioa
Perituen azalpenak entzun ondotik erabaki zuen instrukzio epaileak enpresa kontratistaren lege arduraduna ere deklaratzera deitzea, ikertu gisa.
El Bocalen behera etorri zen pasabidea. Argazkia: EFE
El Bocalen (Santander, Kantabria) izandako ezbeharra ikertzen ari den epaileak irailaren 25era atzeratu du Dragados enpresaren ordezkariaren deklarazioa. Uztailaren 31rako zuen hitzordua jarrita.
Dragados enpresari esleitu zioten El Bocaleko itsas-pasealekuaren obra. Joan den martxoan, hango pasabide bat behera etorri zen, eta sei ikasle hil ziren; tartean, hiru euskal herritar: Barakaldoko bi eta Balmasedako bat.
Bi perituren azalpenak entzun eta gero, kasuaren ardura duen Santanderko Auzitegiko epaileak erabaki zuen kontratistaren arduraduna deklaratzera deitzea, enpresa horrek gertatutakoaren gaineko ardura zibila izan zezakeelakoan.
Hasiera batean, lekuko gisa deklaratu behar zuen, baina akusazio partikular batek jarritako helegitearen ondoren, ikertu gisa deitu du.
Euren deklarazioan, perituek azaldu zuten alde nabarmenak zeudela itsas-pasabidea egiteko Espainiako Gobernuko Kosta Zuzendaritzak esleitutako proiektuaren eta Dragadosek egindako lanen artean.
Te puede interesar
EAEko hiriburuak, balizko istiluen beldur
12 atxilotu Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko protesten hirugarren larunbatean
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean