Bost pertsona hil dira Santanderren, itsaso ondoko egurrezko pasealeku bat hondoratuta
Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, beste pertsona bat agertu barik dago, eta bat bizirik ateratzea lortu dute. Kantabriako lanbide heziketako zentro bateko ikasle talde bat zen.
Santanderreko Bocal hondartza, gaur arratsaldean. Argazkia: EFE
Bost pertsona hil dira gaur arratsaldean Santanderren (Kantabria), Bocal hondartzan egurrezko pasealeku bat hondoratuta. Beste pertsona bat agertu barik dago, eta haren bila ari dira erreskate taldeak. Bakarra atera dute bizirik, eta Valdecilla Ospitalera eraman dute.
Lanbide heziketako zentro bateko ikasle talde bat zen, eta ibilbide bat egiten ari ziren Bocal hondartzaren eta Espainiako Ozeanografia Institutuaren artean. Leku horretan, egurrezko hainbat pasealeku daude, eta horietako batean zebiltzenean gertatu da ezbeharra. Egitura hautsi egin da eta denak itsasora erori dira, haitz ugari dagoen eremu batean.
Kantabriako Larrialdietarako Zerbitzuak 16:45 inguruan jaso du abisua, eta erreskate operatibo zabala bertaratu da istripuaren tokira.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera