Baxoan matematikako azterketak euskaraz egiten badituzte zuzendu egingo dizkietela iradoki dio Frantziak Seaskari
Hori dela eta, Seaskak bertan behera utzi du ekainaren 6an Bordelen egiteko deituta zuen elkarretaratzea.
Baxoari buruz Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak joan den astean esan zituenak entzun eta gero, Seaskak hainbat bilera izan ditu aste honetan. Seaskak ohar bidez jakinarazi duenez, euskaraz egiten diren matematikako azterketak ere zuzenduko dituztela ulertu dute bilera horietan.
Hori dela eta, ekainaren 6rako Bordelen egiteko deituta zuten elkarretaratzea bertan behera uztea erabaki du Seaskak.
Bernat Etxepare lizeoko hainbat ikaslek desobeditu egingo zutela eta baxoko matematikako azterketa euskaraz erantzungo zutela iragarri zuten maiatzaren hasieran, zuzenduak edo zigortuak izango ziren jakin gabe.
Asteburuan Geffray ministroak iragarri zuen 2028tik aurrera baxoko hautazko ikasgaietako bat eta ahozko proba handiaren zati bat euskaraz egin ahalko dutela Ipar Euskal Herriko ikasleek.
Horri lotuta, Hezkuntza ministroaren iragarpenaren baieztapena jaso du aste honetan Seaskak. “Erabaki baikorra” dela nabarmendu du Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak.
Seaskak eskerrak eman dizkie azken hilabeteetan mobilizatu diren ikasle eta familia guztiei, haien eskaerak Parisera eraman dituzten parlamentariei eta sostengua adierazi dieten Euskal Herriko hautetsi, irakasle, langile eta Herri Urratsen izan ziren herritar guztiei.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera