Tabakoaren erradiografia Euskadin: emakume erretzaile gehiago eta kontsumitzeko modu berriak
Gero eta jende gutxiagok kontsumitzen du tabakoa EAEn, baina bilakaera positibo horren atzean errealitate konplexuago bat dago, kontsumoaren jaitsiera ez baita homogeneoa sexuaren eta adinaren arabera. 55-74 urteko emakumeen eguneroko kontsumoa hazi egin da azken boladan, eta gazteek kontsumitzeko ohiturak aldatuko dituzte.
EAEn, oro har, gero eta tabako gutxiago kontsumitzen da, Osasun Sailaren azken datuen arabera. Beheranzko joerari eusten zaio, bai, baina adinari eta sexuari erreparatuz gero, kontsumoaren jaitsiera ez da homogeneoa. Izan ere, gero eta emakume erretzaile gehiago dago, eta gehiago kostatzen zaie tabakoa uztea. Gora egin du, halaber, zigarro elektronikoen eta nikotina aska dezaketen gailuen erabilerak gazteen artean.
Adikzioei buruzko azken inkestaren arabera, 15-74 urte arteko biztanleen % 19,7k egunero erretzen dute, eta datu hori orain arte erregistratu den txikiena da. 40-70 urteko emakumeengan jarri du arreta bereziki osasun publikoak, adin bereko gizonak baino maiztasun txikiagoarekin joaten baitira erretzeari uzteko tratamendua hastera.
55-74 urteko emakumeen taldeak eragiten du kezka, eguneroko kontsumoa %3,8tik %15era igo baita 2004tik 2023ra bitartean. Historikoki, adin horretako emakumeek apenas erretzen zuten, eta gaur gaurkoz gero eta emakume erretzaile gehiago daude adin talde horretan.
Kontsumoak mendekotasun fisikoari ez ezik, faktore emozional, sozial eta kulturalei ere erantzuten die. Emakumeen kasuan, elementu horiek pisu berezia dute, eta kontsumoa estresarekin, zaintza kargarekin eta kudeaketa emozionalarekin lotzen da maizago.
14 eta 18 urte bitarteko nerabeen artean tabakoaren kontsumoaren bilakaera desberdina izan da. Zigarro tradizionalen kontsumoak beherakada txiki bat izan du azken urteetan, baina zigarro elektronikoen erabilerak nabarmen egin du gora, erabilera hori %1 3tik % 20ra igo baita 2023tik 2025era bitartean.
Datuok argi erakusten dute tabakoaren kontsumoa ez dela desagertu, formatuz aldatu dela baizik, eta gazteenek gero eta gailu kaltegarriagoak erabiltzen dituztela, osasun sailaren esanetan. Horrez gain, osasun-zerbitzuak kezkatuta daude nerabeen artean nikotina-poltsatxoak gero eta gehiago zabaltzen ari direlako.
Laburbilduz, tabakoaren kontsumoak beheranzko joerari eusten dio Euskadin, baina desberdintasunak daude sexu eta adinaren arabera. Emakume helduak dira gaur egun kezka nagusietako bat, eta nerabeen artean, berriz, tabakoa kontsumitzeko ohituretan aldaketa nabarmena izan da.
Erretzeari uzteko moduak Osakidetzan
Tabakoaren eta nikotinarekiko adikzioaren arazoari aurre egiteko, Osakidetzak banakako eta taldeko kontsultak ditu erretzeari utzi nahi dioten pertsonentzat. Talde saioetan prozesu bera igarotzen duten pertsonak biltzen dira, eta, osasun profesionalen arabera, horrek motibazioa errazten du eta arrakasta izateko aukerak handitzen ditu.
“Haien arteko babes horrek arrakasta izateko aukerei laguntzen die”, adierazi du Sonia Gonzalez Osakidetzako erizain komunitarioak.
Aurrez aurreko arretaz gain, Osakidetzak bi baliabide ez-presentzial eta 24 orduko arretarako telefono bat ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.