Albiste izango da: EITB Focus, agur bero itogarriari eta kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Hauek dira 2026ko maiatzaren 29ko ostegun honetan titular nagusiak hartuko dituzten gaiak:
-EITB Focus: Ostegunean udal eta foru hauteskundeei buruz emandako datuen ondoren, EITB Focusen bigarren atalak euskal herritarren jarrera aztertu du nazioarteko testuinguruaren aurrean, Hego Euskal Herriko bizi-kalitateari buruzko herritarren iritziak edota indu striaren errotzea sustatzeko esku-hartze publikoari buruzko jarrerak.
-Agur bero itogarriari: Bero itogarria amaitu da, eta ostiral honetan tenperaturak ia 10 gradu jaitsiko dira kostaldean; maximoak 25 graduen azpitik mantenduko dira. Hala ere, hegoaldeko partean beroak jarraituko du, nahiz eta zenbait tokitan maximoak zertxobait jaitsi daitezkeen (25-30 gradu artean).
-Kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean: Besteak beste, ostiraleko osoko bilkuran EH Bilduk zalantzan jarritako Ertzaintzaren zenbait dispositibo aztertuko dira, baita euskal autogobernuaren berritzeari buruzko mozio bat ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera