Frantziako Gobernua
Frantziako Gobernuak ohartarazi du ordena publikoaren kontrako istiluak izateko “arrisku handia” dagoela larunbatean
Polizia-kidego guztiak, droneak, helikopteroak, zaldi- eta txakur-brigadak, blindatuak eta ur-kanoiak zabalduko dituzte.
Legea gogortzea erabaki du Frantziako Senatuak, arpilatzeak eta istiluak saiheste aldera
Antolatutako taldeetan parte hartzen dutenei 10.000 eurorainoko isunak jartzea onartu du Senatuak. Legeak indarrean sartzeko, ordea, Asanblea Nazionalak onartu beharko ditu.
Sindikatuek deitu ezean, Frantziak manifestazioak debekatuko ditu
Macronek 'Jaka Horiek' deitutako elkarretaratzeak atzera bota nahi ditu, istiluak ekidite aldera. Iskanbilak muturreko ezkerrari leporatu dizkio eta "Errepublika erortarazi" nahi duela egotzi dio.
Manifestazioak eta kontzentrazioak debekatu dituzte Parisen
Frantziako Poliziak Gobernuaren egoitzen, Louvreko museoaren edo Eliseo Zelaien aurrean egindako edozein kontzentrazio politiko eragotziko du gaur.
Sare sozialak etetea aztertzen ari da Frantziako gobernua, lapurretak sahiesteko
TikTok eta Snapchat bidez poliziaren kokapenaren berri ematen ari dira denbora errealean, Barne ministroaren arabera.
Frantziako Gobernuak segurtasun akatsak onartu eta polizia-dispositibo "masiboa" zabalduko du larunbatean
Iragan asteburuko operatiboa "estatikoegia" izan zela onartu du, eta ez zutela agente nahikorik mobilizatu.
Parisen, Nizan, Lionen, Lillen eta beste hainbat hiritan gaueko etxeratze-aginduak ezarri ditu Frantziak
Etxeratze-aginduaren neurria hiriaren araberakoa da. Sebastien Lecornu lehen ministroak neurria hartzeko eskatu die prefeturei, indarkeria boladari aurre egiteko.
Frantziako protesten ondorioak: pertsona bat hil da, ia 2.400 atxilotu dituzte eta txikizioa dago nonahi
Parisen pertsona batek bihotz-biriketako geldialdia izan zuen eta hil egin da, eta ehunka zauritu daude. Mobilizazio masiboak izateaz gain, istilu gogorrak izan dira Parisen, Lyonen, Marseillan eta Limogesen. Macronek ezker muturra egin du indarkeriaren erantzule eta kalteak egin dituztenek "ordaindu" egingo dutela hitzeman du.
Istiluak eta dozenaka atxilotu Parisen eta Frantziako beste hiri batzuetan izandako protestetan
Bizitzaren garestitzea, erregaien prezioaren gorakada eta ikasleen aldarrikapenak dira nagusi kaleetan. Exekutiboa ahul dela baliatuta egiten ari dira manifestazioak, 2027ko presidentetzarako hauteskundeen atarian.
14 urteko ikasle batek bi irakasle tiroz zauritu ditu Frantzia hegoaldeko institutu batean
Tiroketa goizean izan da, Aubagne udalerriko institutu batean. Adingabea atxilotuta dago. Gertakariek ez dute zerikusirik Frantziako estatuan azken asteotan ikasleak egitean ari diren protestekin.
Iparraldeko eta Frantziako lizeoetako ikasleak ikasgeletara itzultzen hasi dira protesten ondoren
Ikasleen mugimenduak beste mobilizazio bat iragarri du astearte honetarako (urriak 13), eta Etxepare lizeoko ikasleek aste honetan erabakiko dute blokeoarekin jarraitu ala ez.
Ikasleen protestak baretu nahi ditu Frantziako Gobernuak lizeoetan 3.000 irakasle berri sartuz
Ikasleak irailaren erdialdetik egiten ari diren protestak gogortu egin dira azken egunetan, eta ostegun honetan dozenaka mila ikasle Bastilla hartzera iritsi dira.
Zer eskatzen dute zehazki Frantziako institutu eta unibertsitateetako ikasleek?
Hezkuntzara bideratutako baliabideak indartzea eskatzen du ikasle mugimenduak. Irakasle falta eta unibertsitatera sartzeko arazoak salatzen dituzte, besteak beste. Frantziako institutuetan, 3.700 guztira, 2,2 milioi nerabe inguruk ikasten dute.
54.000 milioi euroko aurrekontu-doikuntza iragarri du Lecornuk
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
200.000 ebakuatu Girondan eta Landetan, eta suteen kea Bordelera iritsi da dagoeneko
Arcachonen hasi zen Girondako suteak 40.000 hektarea baino gehiago kiskali ditu eta 167.000 pertsona atera behar izan dira euren etxeetatik. Biscarrossen hasitako Landetako suteak, berriz, 3.600 hektarea erre ditu eta 37.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte.
Josu Urrutikoetxea errugabe jo dute Frantzian zuen azken epaiketan
Hau zen Frantzian zuen azken auzibidea, eta absoluzioarekin, prozesua amaitu egin da. Orain, atea zabalduko litzateke Urrutikoetxea Espainiaren esku uzteko, han zabalik dituen auziengatik.
Lyhanna neskatoaren bortxaketa eta hilketak haserrea piztu du Frantzian
Justiziak "akatsak" egin dituela onartu du Frantziako Gobernuak. Izan ere, hilketaren susmagarri nagusiak 5 salaketa zituen gutxienez, adin txikikoak bortxatu eta sexu-erasoak egiteagatik. Salaketa horietako batzuk artxibatu egin ziren eta inoiz ez zen neurririk hartu.
Baxoan matematikako azterketak euskaraz egiten badituzte zuzendu egingo dizkietela iradoki dio Frantziak Seaskari
Hori dela eta, Seaskak bertan behera utzi du ekainaren 6an Bordelen egiteko deituta zuen elkarretaratzea.
2028tik aurrera, Baxoako espezialitate bat eta ahozko probaren zati bat euskaraz egin ahalko dute Ipar Euskal Herriko ikasleek
Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak egin du iragarpena, bart, hedabide bati eskaini dion elkarrizketan. Aldaketa horrekin hezkuntza elebidunak legezko markoa izango duela nabarmendu du.