FRANTZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

14 urteko ikasle batek bi irakasle tiroz zauritu ditu Frantzia hegoaldeko institutu batean

Tiroketa goizean izan da, Aubagne udalerriko institutu batean. Adingabea atxilotuta dago. Gertakariek ez dute zerikusirik Frantziako estatuan azken asteotan ikasleak egitean ari diren protestekin. 

October 12, 2026, Aubagne, Bouches-Du-RhôNe, France: NEWS : Le principal du collège Lakanal à Aubagne et une professeure blessés par balle par un tir de fusil de chasse, le 12 octobre 2026.



William Cannarella / Zuma Press / Europa Press

12/10/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN

Hainbat polizia tiroketa izan den institutuan. Argazkia: Europa Press

Frantziako poliziak 14 urteko mutiko bat atxilotu du Aubagnen (Marseillatik kilometro gutxira) institutu bateko bi irakasle tiroz zauritzea egotzita, Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak baieztatu duenez. 

"Hezkuntza Ministerioko bi kide, zuzendari bat eta irakasle bat, zauritu dituzte gaur goizean Aubagneko Lakanal institutuan. Ustezko egilea ikasle bat da", jakinarazi du du sare sozialetan partekatutako mezu batean.

Ministroa tiroketa izan den herrira joango da gaur, Laurent Nuñez Barne ministroarekin eta Sabrina Roubache Hezkuntza ministrordearekin batera. "Ekintza onartezin honek agerian utzi du neurrigabeko indarkeriak gure gizartean gero eta presentzia gehiago duela", gaitzetsi du.

BFMTV telebista katearen arabera, 57 urteko ikastetxeko zuzendariak zauria du aldakan, eta 37 urteko irakasleak hankan jaso du tiroa. Biak ala biak ospitalean daude, arriskutik kanpo. Beste pertsona bat ere zauritu da tiroketan, baina oso arin. Mutikoak ehiza errifle bat erabili du. 

Oraindik ez da zabaldu zergatik egin duen tiro nerabeak, baina aurreratu dute gertatutakoak ez duela zerikusirik Frantziako estatuan eta Ipar Euskal Herrian izaten ari diren ikasleen mobilizazioekin.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X