EUSKARA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

2028tik aurrera, Baxoako espezialitate bat eta ahozko probaren zati bat euskaraz egin ahalko dute Ipar Euskal Herriko ikasleek

Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak egin du iragarpena, bart, hedabide bati eskaini dion elkarrizketan. Aldaketa horrekin hezkuntza elebidunak legezko markoa izango duela nabarmendu du.

Baxoa azterketa

Baxoa euskaraz egitea eskatzeko protesta bat. EITBren bideo batetik ateratako irudi bat

Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak iragarri duenez, 2028tik aurrera Baxoako —Batxilergo amaierako azterketa, hegoaldean selektibitatea edo unibertsitatera sartzeko proba esaten zaiona— espezialitate bat eta ahozko proba handiaren zati bat euskaraz egin ahalko dute Ipar Euskal Herriko ikasleek.

Halaber, hezkuntza elebidunak legezko markoa izango duela nabarmendu du, bart, Ouest France egunkariari eskaini dion elkarrizketan.

Adibide bat jarriz eman ditu azalpenak Geffray ministroak. Matematika euskaraz ikasten duten ikasleek euskaraz egin ahal izango dute azterketa; aldiz, frantsesez egin beharko dituzte Fisika eta Kimikakoak. 

Ikasleak azterketa guztiak gainditzen baditu, programa elebiduna gainditu duela zehaztuko du Baxoako diplomak, Geffrayren arabera. 

"Unean-uneko konponketak" alboratu eta aurrera begira ikuspegi integrala eman nahi diotela azpimarratu du, hots, hezkuntza elebidunari "balioa eman", frantsesa "ahuldu" gabe. 

Hezkuntza ministroak azaldu duenez, udan egingo dituzte legezko aldaketak. Gauzak horrela, irailetik aurrera Batxilergoko azken bi urteetan hasten direnek marko berri horretan egin ahalko dituzte ikasketak. 

Beraz, aldaketa horiek ez dute eraginik izango aurtengo Baxoan. Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek desobedientziaren bidea hartu dute eta maiatzaren hasieran iragarri zuten euskaraz egingo dutela matematikako azterketa. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO: "Estatuko Administrazio Orokorrari Euskadiko herritarrei euskaraz hitz egiteko eskatu dion lehen sindikatua gara"

Santi Martinez Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, sindikatuak Enplegu Publikoaren Legearen eztabaidara eraman ditu euskara sustatzeko hainbat neurri, langabeen % 90ek hizkuntza hori ezagutzen ez dutela egiaztatu baita. Eskaera horien artean daude, besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorra Euskadiko herritarrei euskaraz zuzentzea eta euskara ikasteko doakotasuna C1 mailara arte izatea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ETSk milaka zale kantuan eta dantzan jarri ditu Bilboko Europa parkean

Iñigo Etxezarretaren bandak milaka lagun bildu ditu Bilboko Europa parkean astearte honetan, Aste Nagusian. Bere abesti ezagunez gain, taldea Bilboko jaien kanta abestera animatu da, eta han zaleak zapiekin dantzatzen hasi dira. Hasiera batean, kontzertua asteazken honetan egin behar zen, baina taldeak kontzertua egun bat aurreratzea erabaki zuen, ikuskizunetako teknikariek asteazken honetarako deitutako grebaren ondorioz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X