Tabakoarekin lotutako heriotza tasa % 98 hazi da emakumeen artean Euskadin, 2001 eta 2020 bitartean
Bereziki, 55 eta 74 urte bitarteko emakumeen taldeak sortzen du kezka, horien artean eguneroko kontsumoa % 3,8 tik % 15era igaro baita 2004tik eta 2023ra.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak tabakoaren kontsumoari buruzko prebentzio eta sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu dute Bilbon, eta aurten kolektibo jakin batean jarri nahi izan dute arreta: 40 eta 70 urte bitarteko emakumeak. Izan ere, adin bereko gizonak baino maiztasun gutxiagorekin egiten baitute erretzeari uzteko tratamendua.
Horretarako, "Zuk ahal duzu! Erretzeari utzi nahi badiozu, lagundu egingo dizugu" kanpaina jarri du abian, mezu erraz baina indartsu batekin: erretzeari uztea posible da, eta Osakidetzak prozesu horretan lagunduko dizu, pertsona bakoitzari egokitutako baliabideak jarrita.
Halaber, tabakoarekin lotutako produktu berri bati buruz ohartarazi du, nikotina poltsatxoei (Nicotine pouches) buruz, hain zuzen ere. Ahora sartuta kontsumitzen dira nikotina poltsatxoak, eta dosi handitan zigarroek baino nikotina kontzentrazio handiagoa dute. Horregatik, arazo kardiobaskularrak sor ditzakete, eta haurdun dauden emakumeen kasuan fetuaren heriotza arriskua areagotu dezakete.
Datorren maiatzaren 31n, Tabakorik Gabeko Munduko Eguna izango da, eta aurten, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gazteak harrapatzeko produktuak diseinatzen dituzten tabako eta nikotina industrietan jarriko du fokua.
2025ean, Osakidetzak 11.500 pertsona ingururi lagundu zien erretzeari uzten. Gainera, Kerik gabeko Guneen Sareak 767 gune ditu dagoeneko, Euskadiko 70 udalerritan banatuta, eta Kerik Gabeko Gazteak programan 44 ikastetxetako 3.709 ikaslek hartu dute parte.
Tabakismoa Euskadin
Euskadik aurrerapen garrantzitsuak lortu ditu azken hamarkadetan tabako kontsumoaren aurkako borrokan. Adikzioei buruzko azken Inkestaren arabera, 15 eta 74 urte bitarteko herritarren % 19,7k egunero erretzen dute, orain arteko daturik baxuena; hala ere, bilakaera positibo horren atzean errealitate konplexuago bat dago, kontsumoaren jaitsiera ez baita homogeneoa sexuaren eta adinaren arabera.
Hau da, gizonen kasuan, orokorra izan da beherakada adin tarte guztietan. Aldiz, adin ertaineko emakumeen artean bilakra bestelakoa izan da. Bereziki, 55 eta 74 urte bitarteko emakumeen taldeak sortzen du kezka, horien artean eguneroko kontsumoa % 3,8 tik % 15era igaro baita 2004tik eta 2023ra. Horren arrazoia da adineko emakumeek historikoki ez zutela erretzen eta orain gero eta emakume erretzaile gehiago sartzen ari direla adin talde horretan.
Horrekin guztiarekin, % 98 handitu da tabakoarekin lotutako heriotza tasa emakumeen artean 2001 eta 2020 bitartean. Ostera, % 29 txikitu da gizonen artean.
14-18 urteko nerabeen artean, tabakoaren kontsumoa % 20tik % 18ra jaitsi zen 2023tik 2025era, bai nesketan zein mutiletan.
Hala ere, zigarro elektronikoen erabilerak gora egin zuen, % 13tik % 20ra. Aurreikuspenen arabera, gainera, goranzko joeran jarraituko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak itxi ditu migratzaileen aurkako txioengatik
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako Elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak bere egin ditu "giza duintasunak pasaporterik ez" duela azpimarratuz.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago, greba dela eta
Blusen eta nesken koadrilek Andre Maria Zuriari egindako lore eskaintza eta aurreskua izango dira asteazken honetan Gasteizko jaietako egun nagusiko ekitaldi nagusiak. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk zalantzan mantentzen ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoaren 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniaren ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.