Polemika Laga hondartzan, aparkaleku bat itxi eta duna artifiziala eraiki nahi dutelako
Pasa den azaroan, Kostako zuzendaritzak hondartzatik gertuen dagoen aparkalekua itxi zuen bertan duna artifiziala eraikitzeko asmoz. Geroztik itxita egon da, baina igandean sarrerako kablea hautsi eta berriro aparkalekua ibilgailuz bete zen.
Eguraldia lagun, Euskal Herriko hondartzan jendez bete dira asteburuan eguzkiaz gozatzeko. Zenbait tokitan oso zaila izan da aparkatzeko tokia aurkitzea, eta, beste zenbaitetan, ezinezkoa.
Laga hondartzan, Ibarrangelun (Bizkaia), esaterako, ilara luzeak sortu dira.
Pasa den azaroan, Kostako zuzendaritzak hondartzatik gertuen dagoen aparkalekua itxi zuen bertan duna artifiziala eraikitzeko asmoz. Geroztik itxita egon da, baina atzo norbaitek sarrerako kablea hautsi zuen eta berriro aparkalekua ibilgailuz bete zen.
"Laga Baketan Laga" plataformak Kostako zuzendaritzak egin asmo duen proiektua gelditzea eskatu du. Halaber, kanpoaldean beste aparkaleku bat egitearen aukera "okerragoa" dela uste dute.
Ibarrangeluko herritarrek ez dute ulertzen zergatik ezin den bertan autoa utzi, lanak urrira arte hasiko ez badira.
Udalak bere aldetik, herritarrei entzun behar zaiela uste du, pedagogiaz jokatu eta alternatibak eskaini.
Gaur gaurkoz, aparkalekua ofizialki itxita dago.
Te puede interesar
Normaltasuna AP-8an, Irunen, Baionarako noranzkoan zazpi kilometrorainoko auto-ilarak sortu ostean
A-1 errepidean ere, 2 kilometro inguruko ilarak izan dira N-622 errepideko lotunearen parean, Irungo noranzkoan.
Hernani eta Errenteriako alkateek "politika eraginkorrak" eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko, "protagonismoen gainetik"
Gainera, Donostiako alkateak datorren ostegunerako Donostialdeko udalekin deitu duen bilerara joango direla iragarri dute.
Txupinera eta pregoilaria: "Jendearen maitasuna Bilbo bezain handia izan da"
Txupinera eta pregoilaria, pregoilaria eta txupinera, elkarrekin egoten dira ia 24 orduz, eta agenda bete-betea izaten dute egunero. Gaur ere indarrez hasi dute eguna: gosari lasai bat lehenengo, komunikabideekin elkarrizketak gero, eta lehiaketa gastronomikora joan dira ondoren. Musika, herri kirolak eta bertako jakiak izan dira protagonista bilbotarren egunean.
Zuzenean: 'Agur Marijaia'
Marijaia errez agurtuko dute Bilboko Aste Nagusia. Ohikoa denez, jaien amaierako ikuskizun piroteknikoa, "Agur Marijaia", itsasadarrean egingo da, udaletxeko zubiaren eta Mesedeetako zubiaren artean.
Haize aldaketek eta su jauziek sutea egonkortzea zaildu dute El Salerren
270 langile baino gehiago ari dira sugarren aurka borrokan, aireko 10 baliabide eta lurreko 40 ibilgailuren laguntzarekin. Sutearen ondorioz, inguruko bizilagunak eta kanpinak hustu behar izan zituzten, eta oraindik ezin izan dira itzuli. Valentzia hiriburua, Devesa-Albufera parke naturala eta hiriburuaren hegoaldeko hainbat auzo eta herri lotzen dituen CV-500 errepideak itxita jarraitzen du.
Kalu itsasora itzuli da, bost hilabeteko zaintzaren ostean
Martxoan Donostiako kostaldean erreskatatutako kareta dortoka gaur goizean askatu dute, kostaldetik bi miliatara, Aquariumean zaindu ondoren.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Bergaran estortsioa eta legez kanpoko atxiloketa egotzita
Ertzaintzako agenteek bi gizon eta emakume bat atxilotu zituzten ostegun arratsaldean, legez kanpoko atxiloketa eta herritar baten estortsioa egotzita. Diru kantitate bat eskatzen zioten biktimari.
47 urteko emakume bat hil dute Isla Cristinan (Huelva) eta haren bikotekidea atxilotu dute
Guardia Zibilak 08:50ean jaso du abisua. Agenteek biktimaren gorpua aurkitu dute, arma zuriz egindako zauri ugari zituela, Punta del Caiman hondartzan. Emakumearen bikotekidea, gizonezkoa, atxilotu egin dute, krimenaren egilea delakoan.
Ilargi-eklipse partzialak irudi ederrak utzi ditu Euskal Herrian eta munduan zehar
Ilargi-eklipse partziala ikusi ahal izan da bart gauean eta goizaldean munduko leku askotan, besteak beste, Euskal Herrian. Gurean, 06:12an izan da eklipsearen puntu gorena, Lurraren itzalak Ilargiaren azaleraren % 93 estali duenean.
17 atxilotu eta 42 salaketa Bilboko jaietako seigarren egunean
Atxiloketetako bat genero-indarkeriagatik izan da. Jaietako egun handiaren bezperan jende asko ibili da Bilboko kaleetan.