Beroagatik ezarritako abisu horia asteazkenera arte egongo da indarrean
Bero handia egingo du datozen egunetan ere Euskal Herri osoan. Tenperatura maximoak 30 ºCtik gora kokatuko dira, eta minimoak 20ren bueltan geratuko dira lurraldearen eremu handi batean.
Hori horrela, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak asteazkenera arte luzatu ditu abisu horiak tenperatura altu eta iraunkorrengatik EAEn, eta astelehen eta asteartean baso-sute arrisku handiagatik abisua gehitu die. Abisuak egun osoan egongo dira indarrean.
Iragarpena
Gaur bero handia egingo du Kantauri isurialdean eta kostaldean. Hego-ekialdeko haizea zakar samar ibiliko da eta, ondorioz, iparraldeko hainbat lekutan 35 ºC-ak gaindi daitezke. Goizean goiz ere tenperatura altua izango da. Arratsaldean kostaldeko leku batzuetan brisa apur bat sar daiteke. Gainerako tokietan, berriz, tenperatura maximoak aurreko egunekoen oso antzekoak izango dira, 30-33 ºC ingurukoak. Zerua oskarbi agertuko da.
Asteartean ez dugu aldaketa handirik espero. Berriz ere tenperatura oso altua izango da, batez ere Kantauri isurialdean, non maximoak 35 ºC-tik gorakoak izango diren. Haizeak hego-ekialdetik jotzen jarraituko du eta, berriz ere, litekeena da brisa kostaldeko leku batzuetan sartu ezinik ibiltzea. Zeruak oskarbi jarraituko du.
Asteburura arte gutxienez, joera berdinarekin jarraituko du eguraldiak, nahiz eta asteazken arratsaldetik aurrera haizea ez den hain hegoaldekoa izango, eta nahasiagoa izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera