Eguzkia, beroa eta 30 gradutik gorako tenperaturak
Ostiralean ere zerua oskarbi egongo da eta tenperatura maximoak 30-35 artekoak izango dira.
Egun eguzkitsua, Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
Uda sasoiko tenperaturak izango dira ostegunetik aurrera.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eguraldi argia eta beroa iragarri du, eta tenperatura maximoak 30-35 graduren bueltan geldituko dira.
Egunsentian lanbroa ager daiteke zenbait txokotan, baina gainerakoan zerua oskarbi agertuko da. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta tenperatura igoaraziko du, baita kostaldean ere.
Ostiralean ere zerua oskarbi egongo da eta bero handia egingo du. Tenperatura maximoak 30-35 graduren artekoak izango dira. Egunsentian lanbroa ager daiteke eta tenperatura minimoak altuagoak izango dira. Ekialdeko eta hego-ekialdeko haizea ibiliko da, indar handirik gabe, eta gauean litekeena da haizeak mendebaldera egitea kostaldean, bolada gogorrekin.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.