Marco Rubiok ziurtatu du AEBk ez dutela "akordio txar bat" egingo eta Iranen erantzuna falta dela
Irango Gobernuak jakinarazi du bake akordioa lortzeko bidean AEBrekin abiatutako elkarrizketatan aurrerapausoak egon direla. Dena den, argi utzi du ezin daitekeela esan "ituna berehala iritsiko denik". Halaber, berretsi du etapa honetan ez direla Teheranen programa nuklearrari buruz eztabaidatzen ari.
Marco Rubio AEBko Estatu idazkaria, kazetarien aurrean. Argazkia: EFE
Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak astelehen honetan ziurtatu duenez, Donald Trump presidente estatubatuarrak ez du "akordio txarrik" egingo, eta, bien bitartean, Iranekin negoziatzen jarraitzen dute.
"Oraindik horretan ari gara, denbora pixka bat igaroko da erantzuna jaso arte (...) Presidenteak esan bezala, ez du presarik. Ez dugu akordio txar bat sinatuko. Esan nahi dut ez dela akordio txarrik izango. Beraz, ikusiko dugu zer gertatzen den ", adierazi die Rubiok New Delhin (India) bildutako kazetariei.
Oztopoen inguruan galdetuta, Islamiar Errepublikaren erantzunaren zain daudela argitu du Rubiok.
Atzo, Trumpek nabarmendu zuen Iranekin gerraren behin betiko amaierarako eta Ormuzko itsasarte estrategikoa berriz irekitzeko lehen urrats gisa balioko lukeen "abiapuntuzko akordio bat" lortzeko elkarrizketek aurrera jarraitzen dutela, baina gaineratu zuen ez duela inolaz ere presazko akordiorik sinatuko, "bi aldeek beren denbora hartu behar dutelako eta gauzak ondo egin behar dituztelako".
Iranek baieztatu du aurrerapausoak egon direla AEBrekin hasitako negoziazioetan
Irango Gobernuak jakinarazi du bake akordioa lortzeko bidean AEBrekin abiatutako elkarrizketatan aurrerapausoak egon direla. Dena den, argi utzi du ezin daitekeela esan "ituna berehala iritsiko denik". Halaber, berretsi du etapa honetan ez direla Teheranen programa nuklearrari buruz eztabaidatzen ari.
"Egia da ondorioetara heldu garela eztabaidagai ditugun gaietan, baina inork ezin du esan aurki akordioa itxiko dugunik", esan du Atzerri Ministerioko bozeramaile Esmaeil Baqaeik. Horrekin batera, adierazi du aurrerapauso horiek "Pakistanen bitartekaritzarekin duela zenbait aste hasitako negoziazioen emaitza" direla.
Horrela, nabarmendu du AEBk zalantzaren batzuk agertu dituela azken orduotan, eta "ikuspuntu kontrajarri horiei" aurre egiteak prozesua zailtzen duela. Bestalde, azpimarratu du ezinbestekoa dela fronte guztietan, Libanon barne, erasoak gelditzea edozein akordio lortzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Metak ez ditu adingabeentzako segurtasun neurri berriak ezarriko Estatu Batuetatik kanpo oraingoz
Europako Batzordeak Europar Batasunean adingabeak babesteko konpromiso "iraunkorrak" eskaintzeko eskatu dio sare sozialen enpresari.
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.
Kievek misil britainiarrak erabiltzen dituela-eta, Errusiak Erresuma Batuko azpiegitura militarrei egin die mehatxu
CIAko zuzendaria Moskura joan da astearte honetan, ustez Kremlini NATOren aliatuei erasorik ez egiteko ohartarazteko.
Ratko Mladic, Bosniako Srebrenicako genozidioagatik zigortutako jeneral ohia
1995ean NBEk Bosnian izendatutako “eremu seguru” batean gutxienez 8.000 musulmanen hilketa antolatzeagatik kondenatu zuten, besteak beste.
Ratko Mladic hil da, "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna eta gizateriaren aurkako krimenengatik kondenatua
Hamar kargu egotzi zizkioten, tartean Srebrenicako genozidioarena, eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Kartzela zigorra betetzen ari zela, buruko hainbat isuri izan zituen. Hori dela eta, bere familiak Serbian tratamendua jaso ahal izateko eskatu zion auzitegiari.
Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Sareekiko mendekotasunari lotutako epaiketa saihesteko ia 17.000 milioi dolar ordaintzea onartu du Metak
Sare sozialen konpainiak, gainera, ume eta nerabeei zuzendutako hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.
Gutxienez 16 hildako eta 400 desagertu Nepalen, Txinarekiko mugan izandako uholde baten ondorioz
Gutxienez 29 pertsona erreskatatu dituzte Bhote Koshi ibaiak eragindako uholdearen ondorioz. Rasuwa barrutia jo du, eta herriak, merkatuak eta errepideak urpean geratu dira. Armadako sei helikoptero eta enpresa pribatuetako zortzi bilaketa- eta erreskate-lanetan ari dira.
Gutxienez 14 jaioberri hil dira Pakistango ospitale batean izandako sutean
Gutxienez 14 haur jaioberri hil dira asteazken honetan Islamabaden, Pakistango hiriburuan, ospitale publiko batean izandako sutean. Aire girotuaren sisteman izandako leherketa baten ondorioz piztu da. Bertako agintariek jakinarazi dutenez, 15 haur zeuden sutearen tokian eta soilik bat lortu dute bizirik ateratzea; gainerakoak, erreta hil dira.
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.