Ekialde Hurbila

Guardar
Quitar de mi lista

Gutxienez 14 pertsona hil ditu Israelek Libano hegoaldean, ebakuazio aginduen ondotik

Ente las personas fallecidas hay un niño y entre las heridas cuatro menores. Los ataques de este domingo han tenido como la región de Nabatieh.
erasoa

Gutxienez 14 lagun, tartean haur bat, hil ditu Israelek gaur, igandearekin, Libano hegoaldeko Nabatieh eskualdean. Armadak ebakuazio aginduak eman ondoren iritsi dira erasoak, eta su-eten hauskor baten erdian.

Libanoko Osasun Ministerioko iturriek ohar baten bidez esan dute Sir al Gharbiya hirian gertatu dela erasoetako bat. Han 11 pertsona, tartean ume bat eta sei emakume, hil dituzte, eta bederatzi lagun zauritu, horietatik lau emakumeak.

Bestalde, Libanoko ANN albiste agentziak jakitera eman du Israelgo Armadak Nabatiehren kontrako erasoak areagotu dituela. Hain zuzen ere, ohartarazi du beste hiru pertsona hil dituztela han, eta zenbait eraikin suntsitu.

Erasoetako bat drone batekin egin dute. Dirudienez, Abba hirian jazo da erasoa, eta motorrean zihoan siriari bat hil dute. Bigarren lagun bat Jebchiten hil dute.

Bestalde, Zawtar al Sharqiya eta Arab Salim hiriak erasotu dituzte israeldarrek, eta osaun langile bat zendu da atentatu horretan, erreskate bat egiten ari zela.

Te puede interesar

Gaza argazkia
18:00 - 20:00
EN DIRECTO
Hace  min.

1.500 haurrek doako igeriketa-ikastaroen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainua hartuz

Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Al-Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan aldi baterako igerilekuak eraikita.

Cargar más
Publicidad
X