"Espainiarekin alferrik da": Trumpek merkataritza guztia eteteko mehatxua egin du
AEBko presidenteak merkataritza-trukeak hausteko asmoa agertu du Espainiak gastu militarra igotzeari uko egin ondotik; Espainiako Gobernuak, berriz, "lasaitasunez eta normaltasunez" hartu du mehatxua.
Ez da presioaz baliatzen den lehen aldia, baina oraingoan Donald Trumpek beste urrats bat eman du Espainiaren aurkako mehatxuetan. AEBko presidenteak alde biko merkataritza eta bisita instituzionalak berehala eteteko mehatxua egin du, herrialdea "aliatu beldurgarritzat" jo eta "Espainiarekin alferrik dela" ziurtatu ondotik.
Ankaran (Turkia) egin ditu adierazpenok Trumpek, NATOren goi-bileran Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiarekin batera emandako prentsaurrekoan. Estatubatuarrak Espainiako Gobernuak bere defentsa-gastua BPGaren % 5era igotzeari zuzenean uko egin izana argudiatu du neurria justifikatzeko, eta gogor kritikatu du inbertsio nazionala % 2ko mugan mantentzea.
"Espainia bazkide negargarria da NATOn. Ez dute parte hartzen, ez dute ordaintzen. Ez dut Espainiarekin zerikusirik izan nahi. Mesedez, moztu merkataritza harremanak Espainiarekin, baita bisitak ere (...) Ez dugu ezer jakin nahi", adierazi du Trumpek prentsaurrekoan. AEBko presidentearen arabera, harremana "berehala" eten behar da, "Espainiarekin alferrik delako, jende gaiztoa direlako". Ondorengoa ere gaineratu du: "Diru asko irabazten dute gure bizkar, eta askoz gutxiago irabaztea lortuko dugu. Ez dut haiekin negoziorik egin nahi".
Espainiako Gobernuak "lasaitasunez" hartu du mehatxua
Trumpek adierazpenok egin eta berehala iritsi da Espainiako Gobernuaren erantzuna. Moncloatik adierazi dutenez, "lasaitasunez eta normaltasunez" jaso dituzte AEBko presidentearen hitzak, eta gaineratu dute harreman komertziala Europar Batasun osoarekin kudeatzen dela; beraz, ezin dela estatu kide bakar baten aurka bereziki egin.
Era berean, Sanchezen Gobernuak nabarmendu duenez, harreman komertzialak enpresen artean ezartzen dira, eta ez gobernuen artean. Bestalde, argi utzi nahi izan du Estatu Batuek superabit komertziala dutela Espainiarekin (erosten dietena baino gehiago saltzen baitiete); beraz, harreman horretatik "onura gehiago" ateratzen dutela gaineratu dute Moncloako iturriek.
Amaitzeko, Espainiako Gobernuak ziurtatu du harreman sozial, kultural eta ekonomiko bikaina duela Estatu Batuekin: "Eta ez da gure asmoa hori aldatzea. Alde biko harremana onuragarria da bi herrialdeentzat, bai merkataritzan, bai defentsan", gaineratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik Teheranekin negoziatzen badu.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.
Ebolak dagoeneko 2.642 hildako eta 5.514 kasu baieztatu eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Bestalde, 808 paziente isolatuta edo ospitaleratuta daude, eta 1.200 lagun sendatu egin dira. Ebola Kongoko sei probintziatan zabaltzen ari da, eta hilkortasun-tasa % 47,9koa da.
Iranek ohartarazi du ez dela petrolio "tanta bat bera ere" aterako Persiar golkotik, AEBk "gerra ekonomikoari" eusten badio
Scott Bessent AEBko Altxorraren idazkariak, bestalde, astelehen honetan hasiko den "gerra ekonomikoa" guduaren azken fasea dela ziurtatu du.
5,9 graduko lurrikara batek Tokio astindu du
Richter eskalan 5,9 graduko indarra izan duen lurrikara batek Japoniako ekialdea astindu du igande goizaldean, bereziki Tokio eskualdea. 30 pertsona zauritu dira eta tren-zerbitzu batzuetan etenaldiak egin dituzte. Japoniako Meteorologia Agentziak (JMA) baztertu egin du tsunami arriskua.
Auzitegi federal batek baliogabetu egin du Trumpek 75 herrialderi bisak emateko jarritako debekua
Neurria urtarrilean sartu zen indarrean, AEBetako Gobernuaren arabera, etorkin horiek "Estatuarentzat karga bat bihurtzeko arriskua" zegoelako.
Errusiaren eta Ukrainaren arteko erasoek jarraitzen dute, gatazka hasi zenetik lau urte eta erdi igaro direnean
Hogei pertsona baino gehiago hil dira azken orduetan bi herrialdeetan droneak eta jaurtigaiak erabiliz egindako erasoetan.
Zer dago Ukrainaren gerra-estrategia aldaketaren atzean? Eskala handiko erasoak, herritarrengan eragiteko
Hilabeteak dira Ukrainan gerra fronteak aurrerapen handirik gabe diharduela. Horren ordez, maizagoak dira aire bidezko erasoak Errrusiako azpiegitura garrantzitsuen kontra. Olga Tarnovska Kieven bizi den analistarekin eta Albert Sort Moskun bizi den kazetariarekin aztertu du gaia ETBk.
AEBk eta Kanadak ez dute merkataritza-akordiorik lortu, eta % 50eko muga-zergak mantenduko dira
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Kanadako ibilgailuen gaineko muga-zergak % 15era eta altzairu eta aluminioarenak % 25era murriztea onartu bazuen ere, larunbat honetan % 50eko kargak sartu dira indarrean.
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.