Israelek "hipokrita" deitu dio Sanchezi Ertzaintzak flotillako ekintzaileekin izandako jokabideagatik
Israelgo Gobernuak Espainiak herrialde horretan duen Enbaxadako negozio arduraduna, Francisca Pedros, deitu du, Ertzaintzak flotillako ekintzaileen aurka izandako jokabideaz azalpenak eskatzeko. Francesa Albanese NBEren errelatoreak gogor jo du Ertzaintzaren jokabidearen aurka.
Israelgo Atzerri ministro Gideon Saarrek Espainiako presidente Pedro Sanchezi egotzi dio "hipokresiaz" jokatu izana. Hain zuzen ere, Ertzaintzak Global Sumud Flotillako ekintzaileekin izandako jokabidearen harira egin ditu adierazpenok.
"Israel zikintzeko munduko txapelketa bat antolatuko balute, uste dut Espainiak aise irabaziko lukeela. Saria izango lukete, seguru", nabarmendu du Instagramen argitaratu duen bideo batean.
"Baina istiluak bere etxean gertatzen direnean... entzun ahal duzue horri buruzko zerbait? Kilkerrak. Sinesgaitza den hipokresia", erantsi du.
Espainiako Enbaxadako negozio arduraduna deitu du Israelek
Israelgo Gobernuak Espainiak herrialde horretan duen Enbaxadako negozio arduraduna, Francisca Pedros, deitu du, Ertzaintzak flotillako ekintzaileen aurka izandako jokabideaz azalpenak eskatzeko. Halaber, espainiar agintariak kritikatu ditu "hipokritak" izatea egotzita, "gertakari horren inguruan ezer ez dutelako esan, baina Israelen ekintzak edozein aitzakiarekin gaitzesten dituztelako".
Atzerri Ministerioko zuzendari politiko Yossi Amraniren hitzetan, "Espainiak bere ekintzaileak Israelera bidaltzen ditu, eta aldi berean espainiar agintariak indarrez ari dira flotillako ekintzaileei eraso egiten".
Larunbatean, lau pertsona atxilotu zituen Ertzaintzak, desobedientzia larria, erresistentzia eta agintarien aurkako atentatua egotzita, Loiun izandako istiluetan.
Horren harian, Israelgo Atzerri Ministroak ohar bat zabaldu du sare sozialetan, eta bertan Amranik iragarri duenez, azalpenak eskatuko dizkio Pedrosi. "Inork ez du espainiar agintarien indarkeria gaitzetsi, ez Gobernuko presidente Pedro Sanchezek, ezta ministro bakar batek ere; ordea, edozein aitzakia baliatzen dute Israelen ekintzak gaitzesteko", ohar horren arabera.
Bestalde, Amraniren hitzetan, Israelek askoz ere probokazio larriagoak jasan zituen flotillako ekintzaileen aldetik, eta, halere, "ez zuen halako indarkeriarik erabili".
Albanesek Ertzaintza kritikatu du
Francesca Albanese Nazio Batuen Erakundeak lurralde palestinarrentzat duen errelatore bereziak ere Loiuko istiluak izan ditu hizpide, eta Ertzaintzaren jokabide "lotsagarria" kritikatu du sare sozialetan zabaldutako mezu batean, "Israelek bahitu, legez kanpo atxilotu eta tratu txarrak eman ondoren" iritsi ziren ekintzaileak "basakeriaz" tratatzeagatik.
Arduradunei kontuak eskatu dizkie, eta "gizartearen israeldartzeari" aurre egiteko eskatu du.
Zentzu horretan, Ertzaintza Israelekin, lotura israeldarrak dituzten segurtasun-konpainiekin eta Mosadeko agente ohiekin lotzen duen artikulu bat partekatu du.
Te puede interesar
NATOren goi-bileraren ostean Espainia "oso eskuzabal" aritu dela esan du Trumpek
Estatu Batuetako presidenteak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak Aliantza Atlantikoaren "ordainketa ugari" egiteko eskaerari erantzun dio, eta aliatuek Ankaran egindako bileraren ostean erakutsitako batasuna goraipatu du.
AEBek 90 helburu militar inguru bonbardatu dituzte Iranen, eta Teheranek base estatubatuarrei eraso egin die
Washingtonek Iranen aurkako beste erasoaldi militar baten berri eman du, esan dutenez, Teheranek Ormuzeko itsasartean merkataritza-ontzien aurka egindako erasoei erantzuteko. Iranek dio operazioak su-eten iraunkorra urratu duela.
Koro Barriolaren gorpua aurkitu dute Venezuelan, hondakinen artean hildako hirugarren euskalduna
81 urte zituen eta donostiarra zen; Alazne Solabarrieta eta Jon Sustacharen gorpuak aurkitu zituzten aurretik.
"Espainiarekin alferrik da": Trumpek merkataritza guztia eteteko mehatxua egin du
AEBko presidenteak merkataritza-trukeak hausteko asmoa agertu du Espainiak gastu militarra igotzeari uko egin ondotik; Espainiako Gobernuak, berriz, "lasaitasunez eta normaltasunez" hartu du mehatxua.
Trumpek amaitutzat eman du Iranekin adostutako su-etena eta dio ez duela gehiago negoziatu nahi
Donald Trump AEBko presidenteak Ankaran adierazi duenez, Iranekin adostutako su-eten akordioa "amaitu da", eta baztertu egin du negoziazioekin jarraitzea, herrialdea "gaixo, gaizto eta bortitzek zuzentzen" dutela iritzita.
AEBren erasoei "erantzun irmoa" emango diela mehatxatu du Iranek, eta Bahrainek eta Kuwaitek alarmak piztu dituzte
Irango agintariek salatu dutenez, AEBko bonbardaketek hautsi egin dute ekainean lortutako su-eten akordioa, eta Ameriketako Estatu Batuek diote Ormuzeko itsasartean ontzi komertzialen aurka egindako erasoei erantzun zietela.
Marine Le Pen hauteskundeetara aurkeztuko da, Justiziak zigorra murriztu ostean
Iazko martxoan, kargu publikoan aritzeko bost urteko inhabilitazioa eta lau urteko espetxe zigorra ezarri zioten politikari ultraeskuindarrari, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik. Orain, zigor hori hiru urteko espetxe zigorrera eta 15 hilabeteko inhabilitaziora murriztuta geratu da eta ultraeskuineko liderrak iragarri du hauteskundeetan lehian arituko dela.
Politikaren itzala futbolean: Mussolini, Trump eta beste zenbait adibide
Balogunen indultuak mundu mailako oihartzuna izan du; Munduko Kopetan antzeko kasu gehiago izan dira.
Macronek Damaskora egiten ari den bidaiaren agendari eutsiko dio, bere hotelaren ondoan leherketa batzuk izan arren
Bi leherketa gogor izan dira astearte honetan Damaskon, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Siriako hiriburura egindako bisitarekin bat eginez. Agintarien esanetan, badira guxtienez 18 zauritu.
NATO osatzen duten herrialdeetako buruzagiak bilduko dira Ankaran, defentsa gastua eta Ukraina hizpide hartuta
Trump eta aliatu europarren arteko tentsio betean egingo da NATOren goi bilera, presidente estatubatuarrak defentsan gastu nahikorik ez egitea leporatzen baitie. Iazko goi bileran 2035erako defentsa gastua Barne Produktu Gordinaren % 5era handitzea adostu zuten.