Lau lagun atxilotu eta hainbat zauritu dituzte Flotillako euskal ekintzaileei egindako harreran izan diren istiluetan
Atxilotu guztiak aske utzi dituzte arratsaldean. Hainbat agentek borrak erabiliz kolpatu dituzte ekintzaileak, eta, horren aurrean, Ertzaintzak barne ikerketa abiatu du jazotakoa argitzeko.
Istiluak izan dira larunbat eguerdian Loiuko aireportuan, Gazara laguntza zeraman Global Sumud Flotillan parte hartzeagatik Israelek atxilotutako euskal ekintzaileak iritsi direnean. Istilu horietan, hainbat pertsona zauritu ditu Ertzaintzak, eta lau eraman dituzte atxilo (guztiak aske daude dagoeneko).
Hartara, ekitaldi bat izan behar zena, istilu larri bilakatu da. Izan ere, ekintzaileak hegazkinetik jaitsi berriak zirela, oso segundo gutxian eta inork espero ez zuenean, egoera nahastu eta istiluak sortu dira Ertzaintzarekin. Agenteek borrekin kolpatu dituzte ekintzaileak.
Horren aurrean, barkamena eskatu du Segurtasun Sailak arratsaldean, eta esan du ikerketa jarri duela abian gertatutakoa argitze aldera.
14:00ak jotzeko minutu gutxi falta zirenean iritsi dira Loiura Turkiatik abiatu diren ekintzaileak.
Aireportura harrera egitera joan diren lagunak eta senideak 11:00etatik zeuden bertan haien zain. Global Sumud Flotillako ekintzaileak atzo ziren iristekoak Loiura, baina bidaia atzeratu behar izan zuten Israelgo indarrek atxikitako ekintzaileetako bi ospitalera eraman behar izan zituztelako, jasandako torturak tarteko.
Lau atxilotu
Loiun izandako istiluetan lau lagun atxilotu dituzte, desobedientzia larria eta agenteei jarkitzea egotzita.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak barne ikerketa abiatu du agenteek behar bezala jardun duten argitzeko.
Ekintzaileetako batek Ertzaintzaren partetik jaso duten tratua salatu du ETBko mikrofonoen aurrean, eta ez dagoela horretarako eskubiderik adierazi du. "Ospakizun une bat kaka bihurtu dute. Israelen aldetik jaso dugun tratuaren ondoren, Ertzaintzaren kolpeak iritsi dira", kritikatu du.
Gaitzespen irmoak eta protestak
Gaur arratsaldean protesta egin dute Deustuko ertzain etxearen aurrean, lau ekintzaile atxilotu izana salatzeko. Txalo zaparrada batekin eta aurreskua dantzatuta egin diete harrera atxilotuei, aske utzi dituztenean.
Biharko (igandea) ere deitu dute manifestazioa. Bilboko Moyua plazatik abiatuta, protesta ekitaldia egingo dute, 13:00ean, "Ertzaintza eta Eusko Jaurlaritza Israelen konplize. Sionismoa suntsitu, Palestina askatu" lelopean.
Bestalde, EH Bilduk, Sumarrek eta Podemos Euskadik gertatutakoa gaitzetsi dute, eta Segurtasun sailburuaren berehalako agerraldia eskatu dute.
Bere aldetik, Zupiria Segurtasun sailburuak iragarri du asteartean emango dituela azalpenak, Legebiltzarrean.
Global Sumud Flotillak gaitzetsi egin du gertatutakoa
Global Sumud Flotillak ohar bat zabaldu du Loiuko gertakariak gaitzetsi eta Ertzaintzaren jarreraren aurrean bere haserrea adierazteko. "Agenteek berehala erantzun dute, modu oso bortitzean", salatu dute oharrean.
"Lasaitasuna eta kontsolamendua emateko unea izan behar zena esperientzia lazgarria izan da, Ertzaintzaren basakeriagatik. Atzo bertan alta jaso zuten lagun batzuk daude gaur zauritu dituztenen artean; hau da, Israelgo agintarien jipoien ostean Ertzaintzarenak iritsi dira", azaldu dute.
Flotillako kide guztiak Bilbora eta Bartzelonara itzuli dira
Hogei bat ekintzailek hartu dute parte Global Sumud Flotilllan, eta dagoeneko etxera bueltan dira guztiak.
Gazako Zerrendan Israelek atxiki eta bost egunera, 12:00 eta 12:30 bitartean heldu dira Bilbora eta Bartzelonara ekintzaile guztiak.
Munduko beste hainbat aireportutan ere harrerak egin dizkiete flotilletako kideei, Grezian, Herbeheeretan eta Hegoafrikan, kasu.
Ongietorri guztietan salatu dute Israelek flotilletako kideak torturatu dituela. "Tratu basatia, umiliazioak eta jazarpen sexuala", esan dute malko artean Gazara bidaia egin duten kideetako batzuek.
Ospitalera eraman behar izan dituzte beste batzuk, jasotako kolpeen ondorioz. Hala et aguztiz ere, argi utzi ditu palestinar presoak direla ankerkeria bortitzena bizi dutenak.
Horregatik, gobernuei eskatu diete apur ditzatela Israelekin dituzten harremanak. Espainiako Kultura ministro Ernest Urtasunek, Bartzelonako Aireportutik, Fiskaltzari eskatu dio iker ditzala tratu txar horiek.
Bien bitartean, italiar ekintzaileek Israelgo agintariei leporatu diete indarkeria erabili izana.
Zure interesekoa izan daiteke
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.
Ebolak dagoeneko 2.642 hildako eta 5.514 kasu baieztatu eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Bestalde, 808 paziente isolatuta edo ospitaleratuta daude, eta 1.200 lagun sendatu egin dira. Ebola Kongoko sei probintziatan zabaltzen ari da, eta hilkortasun-tasa % 47,9koa da.