Bertan behera geratu da Flotillako euskal aktibistei Loiun egin nahi zioten ongietorria, bi kide erietxean baitaude
Flotillaren ontzietan bidaiatu duten sei euskal herritarrak gaur ziren Euskal Herrira iristekoak. Horietako bi, ordea, Turkian daude ospitaleratuta, atxiloaldian jasandako indarkeriak eragindako lesioengatik, eta ez dira itzuli.
Global Sumud Flotillako sei euskal herritarrak ez dira gaur iritsiko Euskal Herrira. Bidaia gaur egitea aurreikusita zegoen, baina ekintzaileetako bi Turkian daude ospitaleratuta, atxiloketan pairatutako indarkeriak eragindako lesioengatik, eta ez dira itzuli. Gainerakoek beraiekin geratzea erabaki dute.
Global Sumud Flotillako kideek salatu dutenez, aurreko misioekin alderatuta, Israelgo Gobernuak ekintzaileen aurkako indarkeria areagotu du eta muturreko indarkeria jasan dute.
Sexu jazarpena, sexu abusuak eta jipoiak salatu dituzte. Denbora luzez estresa eragin dien posizioetan atxikita izan dituzten pertsonen testigantzak asko izan dira.