AEB

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpen gerra botereak mugatzeko eta Irandik tropak erretiratzeko ebazpen bat onartu du AEBko Senatuak

Zazpi saiakeraren ostean, AEBko Senatuak ebazpena onartu du: lau errepublikanok lerroak hautsi eta botoa aldatu dute, eta hiruk bozkatzeari uko egin diote. Hala ere, eta Ordezkarien Ganberako bozketan aurrera egingo balu ere, Trumpek betoa jartzea aurreikusten da. 

senado estados unidos AEB senatua Chuck Schumer

Chuck Schumer, Senatuan egindako agerraldi batean. Europa Pressen artxiboko argazkia.

AEBko Senatuak Donald Trump presidentearen gerra botereak mugatzeko eta tropa estatubatuarrak Iranen aurkako gerratik erretiratzeko ebazpen bat onartu du astearte honetan, aldeko 50 botorekin eta kontrako 47 botorekin. 

Zazpitan huts egin ostean, Senatuak Iranekin lotutako gerra botereei buruzko ebazpen bat onartu duen lehen aldia izan da, eta lortu bada, hori izan da lau senatari errepublikanok alderdiak agindutako botoa aldatu eta oposizioko alderdiarekin batera bozkatu dutelako, eta beste hiru senatari errepublikano abstenitu egin direlako bozketan. Hala, Iranekin lotutako gerra botereei buruzko ebazpenak aurkezten hasi zirenetik lehen aldiz demokraten aldera egin du balantzak.

"Botoz boto, demokratak Trumpen legez kanpoko gerrari buruzko isiltasun errepublikanoaren harresia apurtzen ari dira", nabarmendu du Chuck Schumer Senatuko gutxiengoaren liderrak, CBS kateak neurriak aurrera egin ostean jasotako adierazpenetan. "Gaur agerian geratu da gure presioa fruituak ematen ari dela: errepublikanoak amore ematen ari dira, eta (Trump) geldiarazteko bultzada indartzen ari da", gaineratu du.

Virginiako Tim Kaine senatari demokratak bultzatutako ebazpenak "AEBko Indar Armatuak Iran barruko zein Iranen aurkako liskarretatik kentzeko" aginduko lioke presidenteari, "gerra deklaratu edo indar militarra erabiltzeko baimen espezifikoz esplizituki baimendu ezean".

Senatuko bozketa lehen pausoa baino ez da. Orain Ordezkarien Ganberara pasako da, eta, han aurrera egingo balu ere, aurreikustekoa da Trumpek betoa jarriko diola ebazpenari. 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X