Pradalesek eta Clavijok migrazioaren erronkari eman beharreko erantzun bateratuak aztertuko dituzte Gasteizen
Imanol Pradales lehendakaria eta Fernando Clavijo Kanarietako presidentea Gasteizen bilduko dira gaur: Eusko Jaurlaritzak eta Kanarietako Gobernuak migrazioan, berrikuntzan eta gizarte-politiketan duten lankidetza izango dute hizpide.
Imanol Pradales lehendakariak eta Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak migrazioaren erronkari irtenbideak bilatzeko lanari ekingo diote gaur, Gasteizen. Eusko Jaurlaritzak eta Kanarietako Gobernuak hainbat arlotan, hala nola migrazioa, berrikuntzan eta gizarte-politiketan duten lankidetza izango dute hizpide.
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak nabarmendu du bi gobernuek "harreman oso ona" dutela, eta azaldu du hitzordua baliagarria izango dela erantzunak bilatzeko, Espainiako Gobernuak migrazioaren fenomenoari aurre egiteko egiturazko plan baten premia dagoela azpimarratzen baitute.
Euskadira egingo duen bisitan, Clavijo Coalicion Canariaren ordezkaritzaren buru legez ere arituko da, eta Aitor Esteban EAJren presidentearekin bilduko da. Gainera, ostegunean Eurobanan taldearen lantegi berriaren inaugurazioan izango da Bizkaian. Azpiegitura horren bidez, konpainiak Kanarietako platanoaren presentzia indartu nahi du penintsulako merkatuan.
Zure interesekoa izan daiteke
1936ko irailetik azarora Hernanin fusilatu eta lurperatu zituzten 200 pertsonei omenaldia
Irungo komisarian jarraitzen dute terrorismoa leporatuta atxilotutako bi lagunek, eta ikerketapean dagoen hirugarrena IRArekin lotura lukeen irlandar bat da
Euskadiko PPk EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu, Antondegin ez direla etxebizitzak eraiki salatuz
Lehendakariak "gure historiatik ikasteko" deia egin du ETAren jardun armatua amaitu eta 15 urtera