Zapaterok ziurtatu du “inoiz” ez duela Plus Ultraren aldeko gestiorik egin
Gobernuko presidente ohiak adierazi duenez, bere "jarduera publiko eta pribatu guztia legea erabat errespetatuz egin da beti".
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiak astearte honetan ziurtatu du ez duela “inoiz ere” gestiorik egin administrazio publiko edo sektore publiko baten aurrean Plus Ultra airelinearen erreskatearen alde.
Gobernuko presidente ohiak adierazi duenez, bere “jarduera publiko eta pribatu guztia beti egin du legeari jarraituz”.
Zapaterok komunikabideei bidalitako bideo batean egin ditu adierazpenok, goizean bertan Auzitegi Nazionalaren jakinarazpena jaso ondoren. Horren bidez, ikertu gisa deklaratzera deitu dute datorren ekainaren 2rako, Plus Ultraren auziarekin lotuta.
Mezu berean, Zapaterok azaldu du “inoiz ere” ez duela merkataritza-sozietaterik izan, “ez Espainian ezta Espainiatik kanpo ere”, ez zuzenean eta ez hirugarrenen bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
1936ko irailetik azarora Hernanin fusilatu eta lurperatu zituzten 200 pertsonei omenaldia
Irungo komisarian jarraitzen dute terrorismoa leporatuta atxilotutako bi lagunek, eta ikerketapean dagoen hirugarrena IRArekin lotura lukeen irlandar bat da
Euskadiko PPk EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu, Antondegin ez direla etxebizitzak eraiki salatuz
Lehendakariak "gure historiatik ikasteko" deia egin du ETAren jardun armatua amaitu eta 15 urtera