EBOLA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

91 lagun hil dira dagoeneko Kongoko Errepublika Demokratikoan, ustez ebolak jota

Kongoko Errepublika Demokratikoko Osasun Ministerioaren arabera, kutsatutakoak, berriz, 350 dira.

Congo ebola Kongoko Errepublika Demokratikoa
Argazkia: Europa Press

Kongoko Errepublika Demokratikoko Osasun ministroak jakinarazi duenez, ebolaren ondorioz hil diren 91 lagunen heriotzak ikertzen ari dira. Mugakide duen Ugandan, berriz, pertsona bat hil da gutxienez. 

Roger Kamba Osasun ministroaren arabera, Ituri probintzian izandako 91 heriotza ikertzen ari dira, eta, 350 kasu aztertu beharko dituzte. 

Gainera, 59 gaixo tratamendua jasotzen ari dira. 

Gaur-gaurkoz Osasunaren Mundu Erakundeak eta Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Afrikako Zentroak ez dute hildakoen inguruko balantzea eguneratu. Azken datuen arabera, 88 dira ebolagatik hildakoak (Ugandan hildakoa barne). 

OME Osasunaren Mundu Erakundeak "nazioarteko garrantzia duen osasun publikoko larrialdia" ezarri du Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Uganda jotzen ari den bundibugyo birusak eragindako ebolaren agerraldia dela eta.

Ebola gorputzeko fluidoen bidez transmititzen da, eta sukar altua, ahultasun handia eta odoljario larriak eragiten ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X