Kubako Gobernuak gida bat zabaldu du eraso militar baten aurrean babesteko
"Babestu, eutsi, biziraun eta garaitu" dokumentuak hainbat gomendio biltzen ditu, hala nola edateko urarekin, elikagaiekin, irratiarekin, linternekin, botikinekin eta higiene-gaiekin motxila bat prestatzea. Horrez gain, aireko alarma-seinaleei eman beharreko arretaren berri jasotzen da.
Habana (Kuba), ostegunean izandako itzalaldi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Kubako Gobernuak herritarrei zuzendutako gida bat zabaldu du asteburuan, AEBren balizko esku-hartze militar baten aurrean "herritarrak babesteko asmoz". Ildo horretatik, eraso militar baten aurrean jarduteko informazio praktikoa jasotzen du dokumentuak.
"Babestu, eutsi, biziraun eta garaitu" izena duen gidak hainbat gomendio biltzen ditu, hala nola edateko urarekin, kontsumitzeko prest dauden elikagaiekin, energia alternatiboa duen irrati batekin, linternekin, botikinekin eta higiene-gaiekin motxila bat prestatzea. Horrez gain, aireko alarma-seinaleei eman beharreko arretaren berri jasotzen da.
Gainera, Kubako Gobernuak lehen sorospenei buruzko ezagutzak izateko eskatu die herritarrei, eta tokiko "defentsa-kontseiluen bidez" informatzea garrantzitsua dela gogorarazi du.
Dokumentuak lehen sorospenetarako botikin batek zer eduki behar duen ere zehazten du. Botikin horretan honako hauek sartzen dira: edateko ura, analgesikoak, antihistaminikoak, erabili eta botatzeko eskularruak, antiseptikoak, gazak, bendak, esparatrapua, guraizeak, pintzak, termometroa, erreduretarako pomadak, maskarak eta bendajeetarako zapiak. Era berean, hausturen, odoljarioen eta zauri irekien kasuan nola jokatu ere jasotzen da.
AEBrekin aurrekaririk ez duen tentsio unean zabaldu du dokumentua Kubako Gobernuak, Donald Trump AEBko presidenteak urtarrilean ezarritako blokeo ekonomiko, komertzial eta energetikoak egoera okertu ondoren. Washingtonen arabera, 9,6 milioi biztanleko herrialdea "salbuespenezko mehatxua" da AEBren segurtasunerako, Errusia, Txina eta Iranekin dituen harreman estuengatik.
Kubak defentsa eskubidea aldarrikatu du
Testuinguru horretan, Bruno Rodriguez Kubako Kanpo Harremanetarako ministroak ohartarazi du herrialdeak "azken muturreraino" baliatuko duela defentsa eskubidea, eta erasoz gero, ohartarazi du horrek "sarraskia" ekarriko lukeela.
"Kuba herrialde baketsua da, baina militarki erasotzen badigute, herrialde honek defendatzeko eskubidea baliatuko du azken ondorioetaraino, herritarren babes zabalarekin", adierazi du Rodriguezek Clash Report hedabidean egindako elkarrizketa batean.
Axios atari estatubatuarrak igandean argitaratutako informazioaren arabera, Kubak 300 drone militar erosi ditu, eta horrek alarma guztiak piztu ditu AEBn; izan ere, Guantanamoko baseari, AEBko ontzi militarrei eta Floridako Key West hiriari (uhartetik 144 kilometrora dago) eraso egiteko erabil ditzakeela uste du.
Zure interesekoa izan daiteke
Metak ez ditu adingabeentzako segurtasun neurri berriak ezarriko Estatu Batuetatik kanpo oraingoz
Europako Batzordeak Europar Batasunean adingabeak babesteko konpromiso "iraunkorrak" eskaintzeko eskatu dio sare sozialen enpresari.
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.
Kievek misil britainiarrak erabiltzen dituela-eta, Errusiak Erresuma Batuko azpiegitura militarrei egin die mehatxu
CIAko zuzendaria Moskura joan da astearte honetan, ustez Kremlini NATOren aliatuei erasorik ez egiteko ohartarazteko.
Ratko Mladic, Bosniako Srebrenicako genozidioagatik zigortutako jeneral ohia
1995ean NBEk Bosnian izendatutako “eremu seguru” batean gutxienez 8.000 musulmanen hilketa antolatzeagatik kondenatu zuten, besteak beste.
Ratko Mladic hil da, "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna eta gizateriaren aurkako krimenengatik kondenatua
Hamar kargu egotzi zizkioten, tartean Srebrenicako genozidioarena, eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Kartzela zigorra betetzen ari zela, buruko hainbat isuri izan zituen. Hori dela eta, bere familiak Serbian tratamendua jaso ahal izateko eskatu zion auzitegiari.
Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Sareekiko mendekotasunari lotutako epaiketa saihesteko ia 17.000 milioi dolar ordaintzea onartu du Metak
Sare sozialen konpainiak, gainera, ume eta nerabeei zuzendutako hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.
Gutxienez 16 hildako eta 400 desagertu Nepalen, Txinarekiko mugan izandako uholde baten ondorioz
Gutxienez 29 pertsona erreskatatu dituzte Bhote Koshi ibaiak eragindako uholdearen ondorioz. Rasuwa barrutia jo du, eta herriak, merkatuak eta errepideak urpean geratu dira. Armadako sei helikoptero eta enpresa pribatuetako zortzi bilaketa- eta erreskate-lanetan ari dira.
Gutxienez 14 jaioberri hil dira Pakistango ospitale batean izandako sutean
Gutxienez 14 haur jaioberri hil dira asteazken honetan Islamabaden, Pakistango hiriburuan, ospitale publiko batean izandako sutean. Aire girotuaren sisteman izandako leherketa baten ondorioz piztu da. Bertako agintariek jakinarazi dutenez, 15 haur zeuden sutearen tokian eta soilik bat lortu dute bizirik ateratzea; gainerakoak, erreta hil dira.
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.