BILERA AEB-TXINA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek adierazi du bat datorrela Xi Jinpingekin Irango gerrari amaiera emateko eta Ormuz berriz irekitzeko beharrarekin

Txinako hiriburuan egin den topaketa Irango krisian eta horrek merkataritza globalean dituen ondorioetan oinarritu da, Ormuzeko itsasarteari arreta berezia eskainiz.

FOTODELDÍA EPA2188. BEIJING (CHINA), 14/05/2026.- El presidente chino, Xi Jinping, y el presidente estadounidense, Donald Trump, interactúan con unos niños durante una ceremonia de bienvenida celebrada este jueves, en el Gran Salón del Pueblo de Pekín (China). EFE/EPA/Maxim Shemetov / POOL
Argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidenteak esan du Xi Jinping Txinako presidentearekin "oso antzeko" ikuspegia duela Irango gatazkari eta horrek nazioarteko segurtasunean dituen ondorioei buruz, Txinako hiriburuan egindako bileraren ostean.

Bilera Zhongnanhain egin da, bazkari ofizial baten aurretik, eta Ekialde Ertaineko egoera, Ormuzeko itsasarterako sarbidea eta merkataritza energetikoaren egonkortasuna izan ditu ardatz.

Trumpek adierazi duenez, biak bat datoz kontu batean: Iranek ez duela arma nuklearrik izan behar. Era berean, Ormuzeko itsasartea berriro irekitzeko beharra azpimarratu du, hidrokarburoen trafikoa bermatzeko. AEBko presidenteak esan du Xi prest agertu dela gatazkaren kudeaketan laguntzeko. Gainera,  AEBri buruz gainbehera doan potentzia dela esan du Xik, baina Trumpek ulertu du hori Joe Bidenen garaiari dagokiola. 

Agintari estatubatuarraren arabera, Xirekin izandako elkarrizketak zuzenean heldu dio Irango gatazkari eta itsasartearen egoerari. Trumpek berretsi du lehentasuna gerrari amaiera ematea eta eskualdean nuklearren ugaritzea saihestea dela.

Bestalde, Txinako iturri diplomatikoek adierazi dutenez, bi buruzagiek "adostasun berriak" lortu dituzte aldebiko harremanaren inguruan eta Irani buruzko elkarrizketa kanalak zabalik mantentzeko beharraz.

Bilera Trumpek Txinara egindako bisita baten barruan egin dute, eta goi mailako bilerak, oturuntza ofiziala eta merkataritzari, segurtasun globalari eta tentsio geopolitikoei buruzko elkarrizketak egin dituzte hainbat eskualdetan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X