Munduko Futbol Txapelketan bero izugarria izan daitekeela ohartarazi du ikerketa batek, eta egutegia berriz planteatzeko eskatu diote FIFAri
2026ko Munduko Futbol Txapelketako partiden laurdenean bero izugarria egin behar du, eta arriskutsua izan daiteke. Estatu Batuek, Mexikok eta Kanadak antolatuko duten txapelketan jokalari eta zaleek izango dituzten arriskuez ohartarazi du ikerketa zientifiko batek.
2026ko Munduko Futbol Txapelketa Estatu Batuetan, Mexikon eta Kanadan egingo da uda honetan, eta bero itzela egingo du. World Weather Attribution talde zientifikoaren ikerketa baten arabera, aurreikusitako partidetatik (104), laurden batean FIFPRO futbolarien nazioarteko sindikatuak gomendatutako segurtasun termikoaren mugak gaindituko dira.
Txostenaren arabera, bost partida inguru jokatutuko dira segurutzat jotzen ez diren baldintzetan, eta atzeratzea gomendatzen dute. Azterketa egiteko, ikertzaileek WBGT indizea erabili dute, tenperatura, hezetasuna eta eguzki-erradiazioa kontuan hartuta gorputzak hozteko duen gaitasuna neurtzen duena.
Adituek ohartarazi dutenez, baliteke FIFAk aurreikusitako hidratazio-etenaldiak nahikoak ez izatea tenperatura altuek eragindako arriskuak murrizteko. FIFPROk gomendatzen du hozte-neurriak aktibatzea WBGT indizea 26 gradutik gorakoa denean, eta partidak bertan behera uztea 28 gradutik gorakoa denean.
Vincent Gouttebarge FIFPROren osasun-zuzendariak ziurtatu duenez, ikerketaren ondorioak bat datoz sindikatuak 2023an argitaratu zituen kalkuluekin, eta babes neurriak indartzeko beharra defendatu du, futbolarien osasuna eta errendimendua babesteko.
Bestalde, FIFAk adierazi du beroaren aurkako protokolo espezifikoak abian jartzeko lanean ari dela. Erakundeak aurreikusten dunaren arabera, hidratazio-etenaldiak egingo dira, hiru minutukoak zati bakoitzean, eta azpiegiturak izango dira zaleentzat eta jokalarientzat, baita gailu mediko indartuak ere, eguraldiaren arabera.
Txostenak zaleen arriskuez ere ohartarazi du, batez ere aire giroturik gabeko estadioak dituzten hirietan, hala nola Miami, Kansas City, New York eta Filadelfian. New Jerseyko MetLife Stadiumean aurreikusitako finalak arrisku termikoko mailak gainditzeko aukera bikoitza izango luke orain, 1994an Estatu Batuetan jokatutako Munduko Txapelketarekin alderatuta.
Imperial College Londongo zientzia klimatikoko irakasleak, Friederike Ottok, FIFAri eskatu dio Munduko Txapelketen datak berriz aztertzeko muturreko beroa izan daitekeen eskualdeetan.
Beste aditu batek, Chris Mullington irakasle klinikoak, uste du jokatzeko moduan eragin dezakeela tenperaturak, "zuhur" ariko direlakoan dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Metak ez ditu adingabeentzako segurtasun neurri berriak ezarriko Estatu Batuetatik kanpo oraingoz
Europako Batzordeak Europar Batasunean adingabeak babesteko konpromiso "iraunkorrak" eskaintzeko eskatu dio sare sozialen enpresari.
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.
Kievek misil britainiarrak erabiltzen dituela-eta, Errusiak Erresuma Batuko azpiegitura militarrei egin die mehatxu
CIAko zuzendaria Moskura joan da astearte honetan, ustez Kremlini NATOren aliatuei erasorik ez egiteko ohartarazteko.
Ratko Mladic, Bosniako Srebrenicako genozidioagatik zigortutako jeneral ohia
1995ean NBEk Bosnian izendatutako “eremu seguru” batean gutxienez 8.000 musulmanen hilketa antolatzeagatik kondenatu zuten, besteak beste.
Ratko Mladic hil da, "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna eta gizateriaren aurkako krimenengatik kondenatua
Hamar kargu egotzi zizkioten, tartean Srebrenicako genozidioarena, eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Kartzela zigorra betetzen ari zela, buruko hainbat isuri izan zituen. Hori dela eta, bere familiak Serbian tratamendua jaso ahal izateko eskatu zion auzitegiari.
Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Sareekiko mendekotasunari lotutako epaiketa saihesteko ia 17.000 milioi dolar ordaintzea onartu du Metak
Sare sozialen konpainiak, gainera, ume eta nerabeei zuzendutako hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.
Gutxienez 16 hildako eta 400 desagertu Nepalen, Txinarekiko mugan izandako uholde baten ondorioz
Gutxienez 29 pertsona erreskatatu dituzte Bhote Koshi ibaiak eragindako uholdearen ondorioz. Rasuwa barrutia jo du, eta herriak, merkatuak eta errepideak urpean geratu dira. Armadako sei helikoptero eta enpresa pribatuetako zortzi bilaketa- eta erreskate-lanetan ari dira.
Gutxienez 14 jaioberri hil dira Pakistango ospitale batean izandako sutean
Gutxienez 14 haur jaioberri hil dira asteazken honetan Islamabaden, Pakistango hiriburuan, ospitale publiko batean izandako sutean. Aire girotuaren sisteman izandako leherketa baten ondorioz piztu da. Bertako agintariek jakinarazi dutenez, 15 haur zeuden sutearen tokian eta soilik bat lortu dute bizirik ateratzea; gainerakoak, erreta hil dira.
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.