Shakira, Madonna eta BTS Futboleko Mundu Txapelketaren finalean arituko dira
Chris Martin Coldplay taldeko kantaria arduratu da ikuskizunean parte hartuko duten artistak aukeratzeaz; Futboleko Munduko Txapelketaren gizonezkoen finala New Yorken jokatuko da, uztailaren 19an.
Shakirak "Dai Dai" sortu du, Kanadan, AEBn eta Mexikon jokatuko den munduko txapelketaren kantua. Argazkia: Efe.
Shakira, Madonna eta BTS hegokorear taldea Futboleko Mundu Txapelketaren goizonezkoen finalean arituko dira uztailaren 19an, New Yorken, FIFAk iragarri duenez. Historian lehenengo aldiz eskainiko du finalean musika ikuskizuna atsedenaldian.
Dai Dai txapelketako kantu ofiziala joan den astean argitaratu zuten, eta Shakira da, hain zuzen, berorren egilea; artista kolonbiarrak Waka Waka ere sortu zuen, 2010ean Hegoafrikan jokatu zen munduko txapelketaren ereserkia.
Chris Martin Coldplay taldeko abeslaria izan da, Global Citizen ongintzazko ekoiztetxearen bidez, ikuskizunean parte hartuko duten artistak aukeratzeko arduraduna.
FIFAk ez du oraindik zehaztasunik zabaldu, baina, AEBko partida handietan ohikoa denez atsedenaldian ikuskizuna egiteak arauzko 15 minutuez harago luzatuko du bi zatien arteko tartea.
Hala gertatu zen joan den udan Kluben Munduko Txapelketan. J Balvinek, Doja Katek eta Temsek 25 minutuz abestu zuten PSGren eta Chelsearen arteko finalean, munduko txapelketaren azken partida hartuko duen estadioan bertan.
Joan den astean, FIFAk herrialdeetako bakoitzeko inaugurazio ekitaldietan arituko diren artisten zerrenda iragarri zuen. J Balvin eta Alejandro Fernandez Mexikon izango dira, berbarako, eta Katy Perry eta Anitta, AEBn.
Zure interesekoa izan daiteke
ETS taldeak hankaz gora jarri du Europa parkea, "Badator Marijaia" abesten
37.000 lagun inguru Arabako taldearen kontzertuan izan dira, eta aho batez abestu dituzte kanta guztiak. ETSk harrituta utzi ditu Europa parkera joandakoak, Aste Nagusiko Badator Marijaia jo dutelako.
Dolly Parton hil da, country musikaren izar ospetsua
Abeslari eta konpositore estatubatuarra 80 urte zituela hil da. Azken hilabeteetan gaixorik ibili zen eta kontzertu batzuk bertan behera utzi zituen.
Zea Mays, Leire Martinez, Bebe, M-Clan... Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo aste osoan zehar, hiriko hainbat agertokitan banatutako kontzertu-programazio zabalarekin. Hauek dira jaietako musika-eskaintzaz gozatzeko emanaldi eta ordutegi nagusiak.
ETS taldeak dantzan jarriko du gaur Bilbo, Europa parkeko kontzertuen lehen gauean
Hitzordua 00:00etan da, Europa Parkean. Horrez gain, beste musika proposamen batzuk ere izango dira, besteak beste, Bilboko Udal Bandaren emanaldia, Serafin Zubirirekin batera, 23:30ean, Abandoibarran.
Leire Martinezek 13.000 lagun bildu ditu Abandoibarran, gau ahaztezin batean
Abeslari donostiarrak bere bakarkako ibilbidearen lehen lana aurkeztu du Aste Nagusian: “Historias de aquella niña”. Emozioz eta nostalgiarako tartez betetako kontzertua izan da, aro berri bati ekiteko.
Zea Maysek jendetza bildu du Abandoibarran rock doinuekin
Elektrizitatea abestiak jendea saltoka eta kantuan jarri du, gaueko unerik txalotuenetako batean. Kontzertuak Francis Diez Doctor Deseo taldeko abeslariaren parte-hartzea izan du, eta elkarrekin abestu dute Corazón de tango abestia.
ETSk Bilbon emango duen kontzertua abuztuaren 25era aurreratu dute, ikuskizunetako teknikarien greba dela eta
Hasiera batean abuztuaren 26rako aurreikusita zegoen En Tol Sarmiento taldearen kontzertua datorren asteartean izango da azkenean, taldeak eta Bilboko Udalak aldaketa adostu ostean.
Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko
Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.
Juan Diego Florez tenor perutarraren emanaldia eta 9 ikuskizun Donostiako Musika Hamabostaldia abiatzeko
Gaur hasi eta abuztuaren 30era arte, 60 kontzertu baino gehiago izango dira Kursaalen, Victoria Eugenian eta Tabakaleran. Ikuskizun aipagarrien artean, "Arriaga harrigarria", Arriagaren heriotzaren bigarren mendeurrena gogoratuko duen kontzertua, eta Natxo de Felipek agertokietara egingo duen itzulera, Arantzazun izango den emanaldiarekin.
Zita bikoitza etxean
“Tantas cosas que contar” Amaia Montero abeslaria La Oreja de Van Gogh taldera itzuli izana ospatzen duen bira Donostiara iritsiko da asteburuan. Iluben, Donostia Arenan, dago jarrita hitzordua, ostiral-larunbatetarako.