ETSk iragarri du hirugarren kontzertu bat egingo duela Buesan, aurreko bietarako sarrera guztiak saldu ondoren
Talde arabarrak iragarri du martxoaren 13an ere eskainiko duela "Etxean" ikuskizuna Gasteizen, martxoaren 19ko eta 20ko kontzertuetarako 30.000 sarrerak 24 orduan saldu ondoren.
"Etxean" ETS (En Tol Sarmiento) taldeak 2027ko martxoaren 19an eta 20an Gasteizko Fernando Buesa Arenan oholtzaratuko duen ikuskizunerako 30.000 sarrerak 24 orduan agortu dira, eta taldeak hirugarren data bat iragarri du: martxoaren 13an izango da.
Gaualdi horretarako sarrerak salgai daude jada.
Iaz BECen hiru kontzertutan 45.000 lagun bildu eta azken asteetan Bartzelonako Palau Sant Jordin eta Madrilgo Movistar Arenan jo eta gero, ETSk aurreratu du “Etxean” ikuskizun berria izango dela, eta agertokia pabilioiaren erdian kokatuko dutela gaualdi horietan.
Elkarrizketa
Iñigo Etxezarreta: “ETSren formatu ezberdinak egongo dira etorkizunean”
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da