Epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Live Nationek eta Ticketmasterrek kontzertuen merkatuan monopolioa ezarri dutela ebatzi du AEBko epaimahai batek

Bost astez epaiketa gidatu duen epaileak enpresek zer zigor jasoko duten zehaztu beharko du orain: isunak, kalte ordainak edo negozio eredua aldatzeko eginbideak. Live Nationek adierazi du “handia eta arrakastatsua izatea” ez dela legez kanpokoa. 

Live Nation Ticketmaster
Live Nation eta Ticketmaster enpresen logoak. Argazkia: Efe.

AEBko epaimahai batek Live Nation enpresa sustatzaileak eta Ticketmaster sarrera-saltzaileak monopolioa ezarri dutela ebatzi du, kontzertuen industrian eta berorietarako sarreren salmentan monopolio gisa jardun baitute herrialde horretan.

Eskearen arabera, Live Nationek AEBko areto nagusietako sarra salmenten % 80 ditu kontrolpean; 400 artista baino gehiago kudeatzen ditu; eta, AEBn soilik, kontzertuen sustapenen % 60 darabiltza eta areto handien % 60ren baino gehiagoren jabea da.

Epaiketa luzea egin dute New Yorkeko auzitegi federalean, epaia eman aurretik, eta musikaren eta entretenimenduaren industriaren exekutibo handiak izan dira lekuko auzibidean. Orain, Arun Subramanian epaileak bigarren epaiketa bat egingo du, enpresoi zer neurri ezarriko zaizkien erabakitzeko: isunak, kalte ordainak edo negozio ereduak aldarazteko jarraibideak. 

AEBko Justizia Departamentuak eta 40 estatu fiskaltzak monopolioaren aurkako salaketa zibila jarri zuten New Yorken 2024an, enpresa horiei “monopolioa ezartzea eta merkatuan lehiakortasuna eragozten duten legez kanpoko beste jardunbide batzuk izatea” leporatuta, eta enpresa horien arteko lotura apurtzeko asmoa azaldu zuten, zuzenekoen sektorean prezioak igotzen zituztela iritzita. 

Live Nationek ebazpenaren aurka egin du ohar batean, eta adierazi du helegiteak jarriko dituela “aurkako edozein epairen aurka”. Gainera, entretenimenduaren merkatuko erraldoiak esan du, Variety aldizkariak jaso duenez, “handia edo arrakastatsua” izatea ez dela legez kanpokoa. 

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X